Prentsa Aretoa
Berriak
2020/10/28
Ortuzar: “Diéselaren gaineko zerga ez da progresista, ezta ona ere Euskadiko automozio sektoreko milaka lanposturentzat”
EBBko presidenteak aitortzen du Aurrekontuen Proiektuan zerga horren igoera aurreikusi dela ikusteak Espainiako gobernuan zeukan konfiantza “kaltetu duela” eta baieztatu du EAJ-PNVk aurrekontu partida guztiei “luparekin begiratuko diela” emango duen botoa erabaki aurretik
Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak gaur baieztatu du Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan diéselaren gaineko zerga berria aurreikusten dela ikusteak haserrea eragin duela EAJ-P NVren baitan. Bilboko Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek azaldu du zerga berri hori ez dela bat ere “progresista” “diesela, gehien bat, merkantzien garraioan eta autorik xumeenetan erabili ohi delako”, eta ez die laguntzen diésel motoreak fabrikatzen dituzten euskal automozio sektoreko milaka lanposturi. Halaber, jeltzaleen buruak argitu du bere haserrea are handiagoa dela Espainiako gobernuak berak iragan astean bertan EAJ-PNVri azaldu ziolako zerga hori ez zela aurrekontuen proiektuan jasoko. Ortuzarrek baieztatu du gertakari horrek “kaltetu” egin duela bere alderdiak Sánchezen exekutiboan daukan konfiantza, baina ez du aurrerago joan nahi izan exekutibo zentralaren Kontuei talde jeltzalearen babesa erretiratuko ote zaion galdetu diotenean. “Aurrekontuak atzo aurkeztu ziren eta Madrilgo Euskal Taldea “luparekin” aztertzen ari da dagoeneko, partidaz, partida , lehenago adostutako beste gauzekin gerta ez dadila diéselarekin gertatu den gauza bera.Aurrekontua gauza handia da, globala. Gu saiatu egingo gara, alde batetik, Aurrekontuan jasotzen diren gauzak zentzuzkoak izan daitezen eta, bigarrenik, onak izan daitezen Euskadiren eta Euskadiko hiritarren interesei begira. Hortik aurrera, ikusiko dugu gure azken jarrera zein den. Edozein kasutan, díeselaren gaian zuzenketa bat planteatuko dugu edo neurriak bilatuko ditugu zerga horrek Euskadin eta bereziki Euskadiko automozioan izan dezakeen ondorio kaltegarria arintzeko eta sektore horretako enpleguak babesteko”.
Pedro Sánchezen Gobernuak atzora arte planteatzen zuen sei hilabeteko alarma egoeraz galdetu diotenean, Ortuzarrek garrantzia kendu nahi izan dio neurriari ezarri zaion iraupenari, eta neurriaren beraren eraginkortasuna azpimarratu nahi izan du: “Alarma egoera honek gehiago errespetatuko du Estatu nazioanitzaren formula, eta agintea eta neurriak, neurri handi batean, autonomia erkidegoen esku egongo dira. Sei hilabeteko epe hori gutxi gora beherako epe bat da. Askoz lehenago altxatu ahal izango al dugu! Eta, kontua bada Gobernuak aldiro-aldiro azalpenak ematea, hori bestela konpon daiteke. Osasun ministroaren edo Gobernuko presidentearen aldiriko agerraldia artikula liteke. Ez genuke eztabaida tematietan sartzen ibili beharko. Alarma egoera honetan, deszentralizatua eta aurrekoa baino askoz ere arinagoa dela gogoan, epea gutxieneko kontua da. Gakoa da eguneroko gauzak eta biharkoak nola kudeatuko ote ditugun”, adierazi du.
Jeltzaleen buruari ere galdetu diote ETAko preso batzuk berrikitan hurbildu izanak zerikusirik izango ote duen EH Bilduk Estatuko Aurrekontu Orokorrei eman ahal diezaiekeen balizko babesarekin. Ortuzarrek esan du berarentzat erlazio horrek ez duela garrantzirik. “Presoak lekualdatzearen kontu hori lege barruan dago, eta ona da gure Herrian elkarbizitza finkatzen joateko. Eta, Espainiako legeria betetzea da, eta legeria horrek esaten du espetxeratuek beren zigorra bete behar dutela beren etxebizitza edo egoitzatik eta beren inguru sozialetik ahalik eta hurbilen, beren gizarteratzea ahalbidetzeko. Herri honetan gertatu den guztiarekin, gauza batzuk egin behar dira elkarbizitza eta tolerantzia finkatzeko. Nik ulertzen dut biktima batzuei horrek beren kontzientzia nahastea eta protestatzea, baina azkenean gizartearen ongi globalari begiratu behar zaio eta neurri hauek proportzionalak dira, ondo daude eta, seguruenik, hainbaten kasutan, berandu datoz”, erantzun du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25