Prentsa Aretoa
Berriak
2020/11/07
Asier Areitio aho batez aukeratu dute Europako Alderdi Demokratako gazteen presidente
Europako Hamabi estatutako alderdi politikok parte hartu dute gaur goizean Young Democrats for Europe taldeak gaur goizean telematikoki egin duen kongresuan
Asier Areitio, Euzko Gaztedi (EGI) gazte erakundeko kidea, gaur goizean aho batez aukeratu dute Europako Alderdi Demokrataren YDE- Young Democrats for Europe taldeko presidente , EAJ-PNV Europako alderdi horretako kide delarik. Areitio mungiarra da, 24 urte ditu eta aho batez izan da aukeratua YDE gazte erakundeak gaur goizean on line egin duen kongresuaren baitan egin den bozketan. Europako 12 estatutako alderdi politikoek parte hartu dute kongresu horretan, besteak beste MoDem alderdiak, gaur egun Frantzia gobernatzen duen koalizioko kideak. Areitiok YDEren presidentetzan ordezkatuko du Begoa Garteizaurrekoa Euzko Gaztediko kidea.
Bere agintaldiak iraungo dituen datozen bi urteei begira, Areitiok helburu gisa planteatu du “Europako Batasunaren baloreak ezagutaraztea Euskadiko eta Europako gazteen artean”. Bere aburuz “balore hauen defentsa guztiz funtsezkoa da Europan gaur egun gero eta indar handiagoa hartzen ari diren muturreko mugimenduei eta populismokei aurre egitea xede. Halaber, Europan espazioak zabaldu behar ditugu Euskadi moduko nazioek, Estatu propioa ez duten arren, asko dutelako esateko Europako Batasunaren integrazio prozesuan”.
Asier Areitio Ibarlucea Euzko Gaztedi-EGI gazte erakundeko kidea da 16 urte zituenetik. EGIkide bihurtu zenetik hona EAJ-PNVren herrialde eta aberri kontseiluetako kide izan da eta parte hartze esanguratsua izan du erakundearen kanpo harremanen esparruan. Areitiok gradu bikoitza dauka Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan eta Zuzenbidean .
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25