Prentsa Aretoa
Berriak
2020/12/02
EAJ-PNVk 'gutxitu' terminoa Konstituziotik kentzea babestu du, desgaitasunen bat duten pertsonak izendatzeari dagokionez
Estefanía Beltrán de Herediak Konstituzioa sakon berrikustea proposatu du, erreformatzeke dauden beste gai batzuk jorratzeko.
EAJ Talde Parlamentarioak Espainiako Konstituziotik 'gutxitu' hitza kentzea babestu du Senatuan, minusbaliotasuna duten pertsonak izendatzeari dagokionez. Estefanía Beltrán de Heredia bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, Karta Nagusiaren 49. artikuluak desgaitasunaren ikuspegi bat islatzen du, "berau idatzi zen garaiko eredu asistentzial eta errehabilitatzailean oinarrituta; erabat urruti dagoena autonomia pertsonala sustatzeko, gizarteratzeko eta garatzeko egun dauden politiken printzipioetatik".
Hala eta guztiz ere, Beltran de Herediak bere erreserbak erakutsi ditu Talde Sozialistaren benetako asmoekin ekimen hau aurkezterakoan, izan ere, bere alderdiak -Unidas Podemosekin batera- sostengatzen duen Gobernuari egiten dio eskaera, Gorte Nagusiei aipatutako artikulua erreformatzeko proiektu bat aurkezteko, hain zuzen ere, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Hitzarmenera egokituz, egokiagoa izango zenean testu artikulatu bat aurkeztea eta ez asmoen adierazpen bat.
Era berean, EAJ-PNVk Goi Ganberan duen bozeramaileak ohartarazi nahi izan du zer dakarren Konstituzioa erreformatzeko prozesu bati ekiteak, 42 urteko indarraldian birritan baino gertatu ez den egoera bat. "Erne egongo gara eta zorrotzak izango gara", urrats horren ondoren "eztabaida ireki dadin, gizarte-kolektibo desberdinek eta jarrera politiko desberdinek funtsezkotzat jotzen dituzten erreforma horiek eta beste batzuk jorratzeko"; adibidez, genero-hizkuntzara egokitzea, Koroari erreferentzia egiten dion II. tituluaren erreforma, armadaren tutoretza kentzea Estatuaren batasunari buruz, edo lurraldetasunari eta pluraltasuna aitortzeari buruzko eztabaida.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25