Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2020/12/10

Aberri Batzarrak Andoni Ortuzar EBBko presidente aukeratu du aho batez hurrengo lau urteetarako

Jeltzaleen organo gorenak Euskalduna Jauregian egin duen batzarrean aukeratu du Euzko Alderdi Jeltzalearen exekutiba berria. Burukide berriak izango dira Nerea Melgosa (Araba), Xabier Barandiaran (Gipuzkoa) eta Peio Etxeleku (Iparralde)

rss Ezagutzera eman
Aberri Batzarrak Andoni Ortuzar EBBko presidente aukeratu du aho batez hurrengo lau urteetarako

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Aberri Batzarra osatzen duten ehun batzarkideek aho batez erabaki dute Andoni Ortuzar Arruabarrena izango dela, hurrengo lau urteotan, Euzkadi Buru Batzarreko presidentea. Hala erabaki du jeltzaleen organo gorenak gaur arratsaldean Euskalduna Jauregian egin duen bileran. Pandemiaren erruz bete behar diren segurtasun neurriak direla eta,  batzar hau ezin izan da EAJ-PNVren Batzar Nagusiaren baitan egin. Talde jeltzaleak lau urterik behin egin ohi duen bilera nagusia egin ahal izatea espero du  osasun egoerak 600tik gorako ordezkariak  toki berean batzea ahalbidetzen duenean. Beraz, Ortuzarrek bere hirugarren agintaldiari ekingo dio gaurtik aurrera. EBBko presidente 2013ko urtarrilaren 12an bihurtu zen, Bilboko Euskalduna Jauregian bertan.

EAJ-PNVren Aberri Batzarrak,halaber,  Euzkadi Buru Batzar osoa berritzeko prozesua burutu du,hau da, berezko zortzi burukideak aukeratu ditu. Aurreko agintaldiarekin alderatuta, ondorengo burukide berriak sartu dira aberri exekutiban: Nerea Melgosa arabarra eta Xabier Barandiaran gipuzkoarra. Melgosak Kepa Aldama ordezkatuko du eta Barandiaranek Iñaki Txuekaren lekukoa hartuko du.  Arduren banaketa orain artekoa izango da burukide bizkaitarren artean: Mireia Zarate, EBBko Idazkaria, Joseba Aurrekoetxea, Koldo Mediavilla, Ana Esther Furundarena eta Mikel Burzako, baita María Eugenia Arrizabalaga gipuzkoarrari dagokionez ere.

EBBko presidenteaz eta berezko zortzi burukideez gain Euzkadi Buru Batzarra osatzen dute duela aste bi  aukeratu diren  Herrialde Buru Batzarretako presidenteek, aberri exekutiba 14 kidek osatzen baitute: Itxaso Atutxa (Bizaki Buru Batzarra), Joseba Egibar (Gipuzko Buru Batzarra), José Antonio Suso (Araba Buru Batzarra), Unai Hualde (Napar Buru Batzarra) eta Peio Etxeleku (Ipar Buru Batzar). Etxelekuk Pako Arizmendi  ordezkatuko du Ipar Buru Batzarrean eta bera izango da 2020-2024 aldirako Euzkadi Buru Batzarreko hirugarren aurpegi berria.

EBBko burukideen profiletarako esteka