Prentsa Aretoa
Berriak
2020/12/17
Euskal Taldeak eutanasia arautzeko Legaren alde bozkatu du
Hitz egiteko izan duen tartean, Joseba Agirretxeak gogora ekarri ditu Maribel Tellaetxeren kasuan bezala “erreklamatzen zuten amaierarik gabe” joan zirenak
EAJ-PNVren Euskal Taldeak eutanasia arautuko duen Legearen alde bozkatu du gaur. Batzordean egin zuten bezala, diputatu jeltzaleek arau hau babestu dute “duintasuna eta eskubideak aitortzea xede, gaixotasun sendaezinak eta elbarritzaileak pairatzen direnean eta bizitzaren amaieran, ezinbesteko gertatzen delako legearen babes argia bermatzea, bai eta osasun sistema, zerbitzu soziala eta sozio-sanitarioa eta hezkuntza sistema hobeto egokitzea, egoera honi erantzunik onena ematera begira”.
Hala, eta Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak azaldu duenez, azken testua “sendoa dela, eta gaixoentzat zein profesionalentzat bermeak eta segurtasuna ematen dituela, kontzientzia eragozpena eskubidetzat jotzen duela eta, aldi berean, botere publikoek hiritarraren eskaera libre eta koakziorik gabeari erantzuna eman behar izatea aitortzen duela” ikusita, EAJ-PNVk araua babestu du “gaurko egoeran beharrezkoa, egokia eta onuragarria delako”.
Zentzu honetan, Agirretxeak baieztatu duenez gaurko gizarte “ireki eta aurreratua” “prest dago halako egoerei normaltasun osoz aurre egiteko” eta EAJ, “alderdi demokratiko, anitz, parte hartzaile, akonfesional eta humanista” den aldetik eta aurrerabideen eta pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko mugimendu guztien alde dagoenez, beharrezko eta egoki jotzen du legeak egitea Administrazioak bizitzaren amaierako prozesuan arreta egokia emango diela bermatzeko, beren sufrimendu sakonenetik hala eskatzen duten pertsona guztiei”.
Agirretxeak hitz egiteko izan duen aukera aprobetxatu du “arinkeriatan ez erortzea edo halako gauza serio eta sakonaren aurrean demagogiarik ez egitea” eskatzeko, baita “inoren sufrimendu eta minarekin” enpatia erakusteko ere. Hala, gogora ekarri ditu Maribel Tellaetxe moduko pertsonak “joan egin baitziren beraiek erreklamatzen zuten amaiera izateko aukerarik gabe”.
Amaitzeko, Agirretxeak gogora ekarri du, aurreko osoko bilkuretan egin zuen bezala, eztabaida honetarako “egoki baino egokiago” jotzen duen esaldi bat, poeta batek esan zuena: “Zein ederra den bizitzea eta bizi ahal izatea, zein txarra bizi nahi izatea eta ezin izatea. Baina, seguruenik, larriena da ezin bizitzeagatik hil nahi izatea eta, gainera, ezin izatea.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25