Prentsa Aretoa
Berriak
2021/02/21
BBBk Lekeitioko batzokiaren eta udaletxearen aurkako erasoa eta alkatearen, EAJ-PNVren eta Ertzaintzaren aurka egindako mehatxuak eta irainak gaitzetsi ditu
Bizkai Buru Batzarrak indarkeriazko ekintza horiek salatu ditu. Garaiz eta lekuz kanpo daude, ez dute bizikidetzaren bidean aurrera egiten laguntzen, eta espektro politiko osoak aho batez eta zalantzarik gabe arbuiatu behar ditu, inolako ñabardurarik gabe, ez ideologikoa, ez estrategikoa, ez ortografikoa, ezta sintaktikoa ere
Bizkai Buru Batzarrak gaur goizaldean Lekeitioko Batzokiak eta udaletxeak jasan dituzten erasoak gaitzetsi nahi izan ditu, hala nola, hiri-altzarien aurka izan diren erasoak ere. Jeltzaleen egoitzan eta udaletxean Kolto Goitia herriko alkatea eta Ertzaintzaren kontrako irainak agertu dira, eta EAJ-PNV "hiltzailetzat" jo dute. Gauzak horrela, EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarrak beste behin ere salatu eta gogoratu du horrelako jokabideak denboraz, tokiz eta ulermenez kanpo daudela, eta ez dutela inola ere laguntzen bizikidetzaren eta desberdinarekiko errespetuaren bidean aurrera egiten, horixe baita euskal gizartearen gehiengo zabal batek eskatzen duena, bere historiako orririk beltzenak atzean uzteko irrikan.
Ekintza horiek agerian uzten dute azken hilabeteotan bizi dugun aparteko egoeran ere badirela xantaia, mehatxua, hertsapena eta ustezko onurarako iraina erabiltzen jarraitu nahi dutenak. Oraindik ez dira konturatu euskal herritarrek eraiki egin nahi dutela, suntsitu beharrean; hitz egin, iraindu beharrean; eta errespetatu, mespretxatu beharrean.
Horregatik guztiagatik, BBBk askatasunaren eta demokraziaren aurkako eraso horien egileei berehala ekintza horiek bertan behera uzteko eskatzen die, eta euskal alderdi politiko guztiei eskatzen die kondena horrekin bat egin dezatela inolako ñabardurarik gabe, ez ideologikoa, ez estrategikoa, ez ortografikoa, ezta sintaktikoa ere.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25