Prentsa Aretoa
Berriak
2021/04/15
EAJ-PNVren ustez ziurtagiri berdeak funtzionatuko du soilik Europako Batasun osoan “ate berberak” irekitzen baditu
Europako Parlamentuko EAJko diputatuaren aburuz, datozen asteetan mugikortasuna segurtasunez irekitzera begira Europako Batzordea egunotan lantzen ari den ziurtagiri berdeak soilik funtzionatuko du teknologikoki elkarreragingarria bada eta Batasuneko estatu guztietan "ate berberak irekitzen baditu"
Bidaiariaren egoera epidemiologikoari eta arau homogeneoei buruzko informazioa irakurtzea eta kontrolatzea errazteko partekatuko den oinarri teknologiko batek saihestu egin beharko luke COVID-19aren aurrean ezarritako murrizketetan oinarrituta helmuga turistikoen arteko lehia ematea.
Izaskun Bilbao Barandica Turismo Batzordean izan da gaur arratsaldean turismoaren sektorea suspertzera begira epe laburrera ezarriko diren neurriei buruzko eztabaidan, zeinetan lehen helburu nagusi gisa Europako mugikortasuna berreskuratzea ezarri den.Europako Batasun osoan txertaketa gero eta bizkorragoa denez, immunizazio-prozesu horretan oinarritu daitekeen ekimen komunitario bat jarri da abian, funtsezkoak ez diren bidaiak segurtasunez berrabiarazteko. Horregatik, bidaiari bakoitzak bere egoera epidemiologikoa egiaztatu ahal izateko Europako Batzordeak egin nahi duen ziurtagiriak izan beharko lituzkeen ezaugarriak izan dira saioaren ardatz nagusi.
Ordezkari jeltzalearen hitzetan, "Europako Batasun osoan onarpen maila homogeneoa izango duen ziurtagiri berde bat martxan jartzea da, epe laburrean, datorren udara begira, turismoa segurtasunez suspertzeko neurririk garrantzitsuena". Hori lortzeko, "Ziurtagiriaren erabilera eta edukien kontrola erraztuko duten konponbide tekniko elkarreragingarriak lantzea" proposatu du, baita "estatu kide guztietan irekiko dituen ateen harmonizazio sendoa" ere. Pandemiaren aurkako neurrien exijentzia eskaintza turistikoen artean lehiatzeko erabiltzea saihestu behar da, gaur egun estatu kideren bateko hiriburuan ikusten den zerbait ".
Izaskun Bilbao Barandicaren hitzetan, turismoaren sektorea berriro irekitzea "iraunkortasunarekin lotu behar da. Premiazkoa da adierazle sistema bat martxan jartzea, kudeatzaile publikoei eta industriari hobeto neurtzeko eta erabiltzaileei erabakitzeko informazioa emateko". Baloratu beharreko alderdien artean, honako hauek aipatu ditu: "Irisgarritasuna, saturazioaren aurkako sistema adimendunak, helmugako mugikortasun-irtenbideak, eraikinen eraginkortasun energetikoa edo elikagaiak alferrik galtzearen aurka hartutako neurriak".
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/12/31
Bizkaia BBNN
2024/12/27
BBB
2024/12/17
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/12/17
Bizkaia BBNN
2024/12/13
Eusko Jaurlaritza
2024/12/12
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
Europako Legebiltzarra
2024/05/22