Prentsa Aretoa
Berriak
2021/05/06
Izaskun Bilbaok ezinbesteko jotzen du Covid-aren kontrako txertoen patenteak askatzea, eta epe ertainean gertatzea espero du
Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu andre Izaskun Bilbao Barandicak gaur adierazi du ados dagoela COVID-aren kontrako txertoen patenteak askatzearekin, eta itxaropentsu agertu da epe ertainean funtsezko jotzen duen erabakia hartzearen inguruan, mundu osoko herrialde guztietan gaixotasun honen kontrako txertoak jartzera begira. Bruselako ordezkari jeltzaleak uste du COVAX ekimena, errenta baxuak dituzten herrialdeetan txertoak banatzeko egin dena, norabide onean emaniko urratsa dela eta indartu egingo dela patenteen inguruko erabaki hori hartzen denean
Ordezkari jeltzaleak neurri honen alde bozkatu zuen Europako Parlamentuak iragan astean egin zuen osoko bilkuran, eta adierazpen hauek egin ditu gaur Herri Irratian egin dioten elkarrizketan, datorren igandean Europaren Eguna ospatuko dela gogoan. Bilbao Barandica andreak Batasunaren balioa azpimarratu du gaur, eta Batasunaren erakundeen zeregina nabarmendu nahi izan du pandemiaren kontrako lana egiterako orduan, eta bi adibide eman ditu, giltzarri jotzen dituenak: “ikerkuntza eta fabrikazio prozesuari ematen ari zaion babesa, txertaketa kanpainak denbora errekorrean egin ahal izatea ekarri duena, eta Berreskuratze eta Erresilentzia plana”, esan du, 2008ko krisian Batasunak inposatu zuen austeritatearekin alderatuz. “Mundu global honetan, esan du, Europako Batasunik izango ez bagenu, asmatu egin beharko genuke”.
Izaskun Bilbao Barandicak era berean aztertu ditu Berreskuratze eta Erresilentzia Planak eta estatu kideen artean banatuko diren funtsek sortu dituzten aurreikuspenak. Era berean nabarmendu du erantzun hau emateko behar den guztia abian jartzea beste berrikuntza bat dela “elkarrekin zorpetuko garelako krisitik elkarrekin irten gaitezen” eta berretsi du funts horiek baliatzeko aurkeztuko diren planek “balio behar dute ekonomia eraldatzeko eta iraunkorrago eta digitalago egiteko”. Halaber, baikortasuna eta konfiantza adierazi du Euskadik aurkeztu dituen proiektuekiko “euskal gizarteak eta bere sare ekonomiko osoak ildo horretatik lan egiten dutelako” eta Espainiako gobernuari eskatu dio programa horren funtzionamendua arautzen duen Europako araudia bete dezala “toki eta erregioetako erakundeen parte hartzea exijitzen baitu”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25