Prentsa Aretoa
Berriak
2021/05/10
Aitor Estebanek aitortu du “harri eta lur“ geratu dela Moncloak alarma egoeraren inguruan iritzia aldatu duela ikusita
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Euskal Taldeko bozeramaileak berretsi du alarma egoera luzatzea, Eusko Jaurlaritzak eta EAJ-PNVk eskatu duten bezala “erabat justifikatuta” dagoela, eta esan du Espainiako gobernuak ez duela aitortzen “hanka sartu duela”
Espainiako gobernuak alarma egoeraren amaieraren inguruan defendatu duen jarreran eman den aldaketak, gaur goizean Justizia Ministroak egin dituen adierazpenetan agerian geratu den zerbait, ezustea eragin du EAJ-PNVko ordezkariengan. Aitor Esteban, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramailea, “harri eta lur” geratu da Exekutibo zentrala legeria aldatzeko prest dagoela entzutean, baldin eta auzitegiek Autonomia Erkidegoek pandemia kontrolatzeko hartzen dituzten erabakien kontrako epaiak ematen badituzte.
Estebanek esan du turismoa eta udako kanpaina izan direla alarma egoera ez luzatzeko erabakia eragin dutena, eta deitoratu du Sánchezen gobernua ez dela trebea izan Autonomia Erkidegoak babesik gabe utzi dituenean, EAJ-PNVk eta Eusko Jaurlaritzak erreklamatutakoren kontra, eta gaineratu duenez “ Exekutiboak ez du aitortzen hanka sartu duela” .
Aitor Estebanek ez du ontzat jo Espainiako gobernuak aldatu duen bigarren irizpidea, orain ados omen baita alarma egoerak ezartzearekin, eskatzen dioten Autonomia Erkidegoetan: “Ez dauka zentzurik alarma egoera Autonomia Erkidego batzuetan baino ez mantentzea. Pandemiaren urte bete eta erdi honetan ikusi ahal izan dugu zenbakiak nola aldatzen diren.Egokiena izango litzateke Estatu osoan mantentzea, guztiz justifikatuta baitago,eta Autonomia Erkidego bakoitzak erabaki dezala neurriak aplikatzen ote dituen, bakoitzaren beharrizanen arabera”.
Madrilgo hauteskundeez eta Estatuko politikarako ekarriko dituzten ondorioez galdetuta, Estebanek baieztatu du Espainiako gobernuak arrazoi gehiago dituela legegintzaldia luzatzeko. Edozein kasutan, bozeramaile jeltzaleak ohartarazi du “lan batzuk” egin behar dituela eta “erronka” batzuk dituela aurretik, eta horiei guztiei erantzun behar diela. “Ikusiko dugu zer egiten duen”, esan du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25