Prentsa Aretoa
Berriak
2021/05/12
Itxaso Atutxak Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen txertaketa kanpaina txalotu du
“Lehendakariak eta Sagardui sailburuak %100ean bete dute hitzemandakoa: txertoak jarri dira Euskadira iritsi ahala”, baieztatu du
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, Eusko Jaurlaritzak Covid-19a gelditzeko abian jarritako txertaketa-kanpaina txalotu du. Gogoratu duenez, momentura arte 16 urtetik gorako euskal biztanleriaren %40k txertoaren lehengo dosia hartu du dagoeneko. “Baikor ikusi nahi dot txertaketaren inguruan egiten ari dan lana”, esan du, eta “Lehendakariak eta Sagardui sailburuak esandakoa %100ean bete dabela ikusi dogu”, baieztatu du. Hau da, “txertoak heldu ahala jarri dirala”. “Beraz, egon diranean, txertaketa abiadura arindu egin da eta orain oso ondo gabilz. Baina, etorri ahala jarri diralako”, azaldu du Bizkaiko jeltzaleen buruak.
Bizkaia Irratian egin dioten elkarrizketan, Atutxak Pedro Sanchezek azken orduetan egindako adierazpenak kritikatu ditu. “Ezin dot onartu Sanchezek alarma egoera iragana dela esatea; momentu honetan kutsadurak berdin jarraitzen dau eta pandemian gagoz; hori presentea da”, argudiatu du. “Gerora begira gauzak aldatuko dira, baina aldatzen ez diran bitartean, babes neurri guztiekin jarraitu behar dogu”, eskatu du. Honen harira berriro ere gogoratu du EAJ-PNVk alarma egoera luzatzearen aldekoa zela, “eta ez gara bakarrak izan; PSOEko beste presidente batzuek ere eskatu dute”, adierazi du. Honetan, “funtsezko gauza bat dago: erabaki politikoak maila politikoan hartu behar dira eta ez epaitegien eskuetan utzi. Horrek guztiak kaos honetara eraman gaitu”, leporatu dio Espainiako presidenteari.
Gaurkotasunari jarraiki, Itxaso Atutxa Mundakako egoera politikoaren inguruan ere aritu da. Euskadiko Auzitegi Nagusiak herri honetako alkatearen kontra EAJ-PNVk jarritako zentsura-mozioa babesten duen sententzia jakitera eman zuen atzo. “Mikel Bilbaok, Mundakako alkateak, plenoan esandakoa guzurra izateaz gain oso grabea da ondorio juridikoak egon baitira”, azpimarratu du. “Berak aipatzen duen permuta horren inguruan EAJk Udalean egindako kudeaketaren aldeko ebazpen bat dago” eta atzokoarekin “EAJren aldeko bi ebazpen ditugu dagoeneko”. “Edozelan be, orain garrantzitsuena da Mundakak jakin dagiala EAJk lanean jarraituko dauala nahiz eta alkateak horrelako ibilbidea hartu”, aurreratu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25