Prentsa Aretoa
Berriak
2021/05/18
Sondika eta Derioko batzokien kontra egin diren erasoak agerian uzten dute EAJ-PNVren Bizkaiko egoitza sozialak hertsapen kanpaina onartezina pairatzen ari direla
Bizkai Buru Batzarrak berriz ere salatu eta kondenatu du bere egoitza sozialen kontra egin diren azken bi erasoak, eta ekintza bandaliko eta onartezin hauek berehala etetea exijitzen du, azken hauekin 14 direla gogoratuz
Zoritxarrez, Sondika eta Derioko batzokiak sartu dira gaur Bizkaian pintadekin edo/eta pankartekin agertu diren EAJ-PNVren egoitza sozialen zerrenda luzean, argi eta garbi jazarpen-, mehatxu- eta hertsapen-kanpaina dei dezakegunaren barruan egin den azken erasoak direlarik. Oraingo honetan, ezezagunek hainbat pankarta jarri dituzte Sondikako batzokiaren aurrealdean eta Derioko lokalaren horman “PNV lotu zure txakurrak” mezuekin eta pankartetan marraztutako muturrekoekin. Beste behin ere, Bizkai Buru Batzarrak halako ekintza bandaliko, antolatu eta kolektiboak berehala etetea exijitzen du, gatazka eta amorru giroa sortzea besterik ez baitute bilatzen. Era berean gogoratu du goizaldean egin direnekin 14 batzoki direla maiatza hasi zenetik erasoak jasan dituzten batzokiak, eta horrek agerian uzten duela nabarmen igo direla denboraz eta tokiz kanpo egoteaz gain erabat ulertezinak diren jokaerak.
BBBk berriz ere kondenatzen ditu horrelako jokabide onartezinak eta gaitzesgarriak, eta euskal alderdi politiko guztiei eskatzen die gaitzespen honekin bat egin dezatela. Gertaera horiek erakusten duten gauza bakarra da pertsona batzuen ahultasun politikoa eta kultura demokratikorik eza, euskal gizartea iraganeko garaietara itzultzea baino ez baitute bilatzen. Oraindik ez dira konturatu euskal herritarrek elkarbizitza eta desberdinarekiko errespetuaren aldeko hautua egin dutela, eta amorrua eta gatazka elikatzen duen edozein jarduera erabat baztertu dutela.
Araba eta Gipuzkoako hainbat batzokik ere jaso dituzte antzeko erasoak, baina, zoritxarrez, Bizkaiko herrialdean nabarmen biderkatu dira. Hala, maiatza hasi denetik erasoak jasan dituzte Bizkaiko ondorengo batzokiek: Urduliz, Algorta, Bilbo Zaharra, Galdako, Sabin Etxea, Mungia, Lemoa, Bedia, Erandio Goikoa, Elorrio, Ondarroa, Zaldibar, Sondika eta Derio.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25