Prentsa Aretoa
Berriak
2021/09/27
Aitor Esteban erretiratzeko adina atzeratzeaz Escrivák esandakoaz: “Ez da errealista, ezta bidezkoa ere; ez dauka ez hankarik ez bururik”
Radio Euskadi irratian egin dioten elkarrizketan, Euskal Taldeko bozeramaileak “keinuak” eskatu dizkio Espainiako gobernuari: “Ezin dute espero, besterik gabe, EAJ-PNVk Aurrekontuei baiezko botoa ematea”.
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, Escrivá ministroak lan-bizitza 70 edo 75 urtera arte luzatzeko egin duen planteamendua kritikatu du gaur. “Gurekin behitzat ez dezala kontatu. Ez da errealista, ezta bidezkoa ere; ez dauka ez hankarik ez bururik. Halako adierazpenak ez ditut ulertzen; zentzugabekeria hutsa dira eta ez nator bat”, azpimarratu du.
Radio Euskadiren ‘Boulevard’ irratsaioan egin dioten elkarrizketan, Estebanek Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioen Ministroari egotzi dio Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren transferentziaren atzerapena, Euskal Taldearekin adostu zena eta BGDSa arautzen duen legean jasotzen dena. “Ez dugu onartuko transferentzia hau gehiago atzeratzerik”, esan du. Testuinguru berean, Euskal Taldeko bozeramaileak Espainiako Gobernuari eskatu dio “keinuak” egitea, Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziaketara begira. “Mugitzen direla ikusi behar dugu. Ezin dute espero EAJ-PNVk besterik gabe Aurrekontuak babestea”, ohartarazi du.
Industria sektorean egunotan erdieroaleekin sufritzen ari diren krisiaz galdetuta, gai hau Euskal Taldeak Kongresuko osokora eraman zuela gogoan, jeltzaleen bozeramaileak Espainiako gobernuari erreklamatu dio “EBtik aliantzak ezar ditzala” elementu hauen produkzioan giltzarri diren herrialdeekin. “Espainiako gobernua ezin da besoak gurutzatuta geratu”, baieztatu du.
Amaitzeko, Estebanek nabarmendu du atzo Forondan egin zen Alderdi Eguna izan zela “utzi gaituzten pertsonak gogoratzeko eguna”, baina baita “hausnartzeko eguna” ere, “azken urte eta erdi arraro honek utzi digunaz, bai eta etorkizunari zuhurtziaz begiratzekoa ere”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25