Prentsa Aretoa
Berriak
2021/10/05
Itxaso Atutxak “eznahiko” jo ditu Iturgaizek Casadoren adierazpen birzentralizatzaileak “argitzen saiatzeko” esan dituen hitzak
BBBko presidenteak baieztatu duenez PPk “ez du autonomien sisteman sinesten”, eta bere ustetan ‘popularren‘ konbentzioa “muturreko eskuinaren gorespena” izan da
Itxaso Atutxak, EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko buruak, gaur baieztatu duenez Carlos Iturgaizek, Euskadiko PPko buruak, bere alderdiko presidenteak, Pablo Casadok, ‘popularrek’ Valentzian egin duten konbentzioan egindako adierazpen birzentralizatzaileak “argitzen saiatzeko” esan dituenak “ez dira nahiko”. Ildo beretik esan duenez “PPk profila argitu behar du Espainian eta Euskadin hori baino gehiago behar du. Casadok eginiko adierazpenak argitzeko asmoz Iturgaizek atzo esandako hitzak “ez dira nahiko”, kritikatu du. Ildo beretik nabarmendu du PPko buruak “ez du autonomien sisteman sinesten, zentralistak eta autoritarioak direlako”.
“Casadoren diskurtsoaren arazo nagusia da argi eta garbi utzi duela autonomien sistema batean sinesten ez duela, botere gehiegi ematea dela uste duelako”, gaineratu du. Era berean gogoratu duenez “muturreko eskuinekoen autoritarismoa izan zen diskurtso osoaren ezaugarria; hitzetan, tonuan, adierazpenetan, erreferentzietan…”, esan du Pablo Casadok iragan igandean esandako hitzak gogoan. Radio Popular-Herri Irratiari gaur goizean eskainitako elkarrizketan, Atutxak esan du haren diskurtsoaren hainbat unetan “Vox-engana hurbildu” zela eta, “behar bada, nahita egin zuen, ez baitzuen arazorik izan aitortzeko onartuko zituela, noiz edo noiz Vox-en botoak behar izatekotan”.
EAJ-PNVren Bizkaiko presidenteak era berean deitoratu du halako proklamak egitea “Euskadiko PPKo kideak bertan zirela”, oso larria dela eta bere aburuz, gainera “nahita egin zuen”. Kritikatu duenez Euskadi eta Katalunia “bateratu zituen”, “hain zuzen ere, legea beteko ez zuela esateko”. “Espainiako oposizioko alderdi nagusiko presidenteak, Moncloan Sánchezen lekua hartu nahiko lukeenak, argi eta garbi esan du ez duela legea beteko. Zertxobait gehiago azaldu beharko du”, esan du.
Atutxak autogobernuaz ere hitz egin du. “Estatus berriak bere esparrua dauka, Eusko Legebiltzarra. Baina, bien bitartean, ezin diogu utzi Estatuak Euskadiri zor diona eskatzeari, erreklamatzeari eta aldarrikatzeari; 40 urtetik gorako zorra da”, gogoratu du. “Legea betetzeaz ari gara, besteoi hainbatetan exijitzen zaigun horretaz. Atzerapenak etengabe gertatzen dira, Covid-a aitzakia modura erabilita edo beste aldetik borondaterik ez dagoelako. Ministerioetan eginiko aldaketek ere ez dute lagundu; baina administrazioaren tipula-azal horiek, gai hori bere ardurapean 40 urte daramatzatenak, betiko berberak dira. Borondate politiko kontua da, argi eta garbi”, baieztatu du.
Euskadiko kaleetan egiten ari diren kale-edan erraldoiez eta horiek dakartzaten ondorioez galdetuta, Bizkaiko jeltzaleen buruak argi utzi nahi izan du “euskal gazteria hori baino askoz gehiago dela”, baina kezkatuta agertu da. “Hausnartu beharreko gaia da eta datu gehiago izan arte itxaron beharko dugu. Joan beharreko ekitaldi bihurtu da, talde batzuentzat ‘must’ den zerbait. Egia da talde murritzak direla, euskal gazteria hori baino zabalagoa delako”, baieztatu du. “Euskadin, Estatuan eta Europan ematen ari dira. Eta, bai, kezkatu egiten naute. Horiek dakarten indarkeria, edo aurreko probokazioa, ez dugulako inoiz lehenago ikusi”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25