Prentsa Aretoa
Berriak
2021/11/03
Pedro Azpiazu: “Jaurlaritzak akordiorako borondatea du”
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua elkarrizketatu dute Onda Vasca irratiko "Euskadi Hoy" saioan. Bertan, nabarmendu du ona litzatekeela 2022ko Aurrekontuak babes zabalagoa izatea. Horretarako, oposizioko taldeekin hitz egiteko borondatea agertu du, betiere “gure eskumen-esparruaren eta muga ekonomikoen barruan”. “Eusko Jaurlaritzak akordio batera iristeko borondatea du”, azpimarratu du
Horrela, ostegunetik aurrera, Ekonomia eta Ogasun sailburua talde parlamentarioekin harremanetan jarriko da akordio batera iristeko aukera aztertzeko, baina egia da “Gobernuak gehiengoa duela aurrekontuak onartzeko”. "Badago denbora akordio batera iristeko, nahi izanez gero", gaineratu du Azpiazuk.
Azpiazu sailburuak gogorarazi duenez, 2022ko ekitaldirako Aurrekontuen Proiektua 13.108M/€-koa da, eta, sailen gastu-ahalmena handitu egiten da; beraz, politika publikoetarako igoera 888M/€-koa da, “nabarmen handitzen da”. Gainera, Pedro Azpiazuk inbertsioa azpimarratu du, bere ustez “inbertsioa baita aurrekontu hauen aldagai estrategikoa, gizarte politikak atzean utzi gabe”. Sailburuaren ustez, momentu hau aprobetxatu behar da, izan ere, 2023tik aurrera diziplina fiskalera itzuli beharko da. Era berean, azaldu du Eusko Jaurlaritzak diseinatutako aurrekontuan ez direla sartzen MRR baliabide europarrak, eta iristen direnean gaitu egingo direla.
Bestalde, gaur goizean Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak diru-bilketa izan du hizpide, “aurten, dirudienez, diru-bilketak gora egingo du, eta 2019ko zifretara itzuliko gara”. Gainera, esan du une honetan ez dagoela erreforma fiskalik egiteko aukerarik, baina ez dela saihestu behar zergen gaiari buruzko hausnarketa. “Europan, Estatu Batuetan, Espainian egiten ari dira. 23tik aurrera hausnartu eta erabaki egin beharko da”, gaineratu du.
Aurreikuspen ekonomikoei dagokienez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak baikortasun zuhurra erakutsi du; izan ere, “hodeitzarrak” gorabehera, elementu positibo batzuk ere badaude, Azpiazuren arabera. “Lasaitasun mezu bat bidali nahi dut. Ez dut inkontziente izan nahi, ezta gogaikarri ere”, adierazi du.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25