Prentsa Aretoa
Berriak
2021/12/30
Bizkaia hobetzeko Aldundiak aurkeztutako aurrekontua onartu dute Batzar Nagusiek
Unai Rementeria ahaldun nagusiak nabarmendu du tresnarik onena dela Bizkaia krisialditik atera dadin inor atzean utzi gabe, zerbitzu publikoak indartuz, jarduera ekonomikoari eta enpleguari lagunduz eta lurraldearen etorkizunerako funtsezkoak diren lau trantsiziotan aurrera eginez
Batzar Nagusiek 2022. urterako Bizkaiko Aurrekontu Orokorra onartu dute, 8.886,1 milioi eurokoa. Kopuru horretatik, 1.905,3 milioi euro Foru Aldundiaren aurrekontuari dagozkio eta 1.459,8 milioi euro sailen aurrekontu erabilgarriari.
Unai Rementeria ahaldun nagusiak adierazi du aurrekontua Batzar Nagusien gehiengoak onartzeak aukera emango diola Aldundiari susperraldi ekonomikoa egonkortzeko behar diren inbertsioak eta gastuak egiteko, inor atzean utzi gabe. Ildo horretatik, gogorarazi du Aldundiak prestatutako aurrekontuaren helburua dela bizi-kalitate hobea eta zerbitzu publiko hobeak izango dituen eta berdinzaleagoa izango den Bizkairako bidean aurrera egitea dela, jarduera ekonomikoari eta enpleguari lagunduz eta Bizkaiaren etorkizunerako funtsezkoak diren lau trantsiziotan aurrera eginez: zaintza-sistema hoberako trantsizioan, mugikortasun iraunkorrerako trantsizioan, trantsizio digitalean eta trantsizio energetikoan.
Jarraian agertzen diren esteketan zehazten da foru-sail bakoitzaren aurrekontuan jasotako partida nagusiei buruzko informazioa:
- Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko saila 67,3 M€
- Gizarte Ekintzako saila 599,4 M€
- Euskara, Kultura eta Kirol saila 62,9 M€
- Ogasuna eta Finantzetako saila 64,2 M€
- Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko saila 187,4 M€
- Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako saila 86,7 M€
- Ekonomia Sustatzeko saila 79,6 M€
- Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko saila 72,3 M€
- Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako saila 240,0 M€
ITURRIA: BFA
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25