Prentsa Aretoa

Berriak

2022/02/10

Muruetako EAJ-PNVren afiliazioak udal erakunde propioa sortuz hasi du urtea

Joan den urtarrilaren 23an, 18 muruetarrek osatu zuten jeltzaleen erakunde berria, udalerriaren etorkizunaren alde lan egiteko, udal gobernu taldearen lana indartzeko eta Julen Karrion alkateari babesa emateko ilusioz

rss Ezagutzera eman
Muruetako EAJ-PNVren afiliazioak udal erakunde propioa sortuz hasi du urtea

ARGAZKIA JAITSI

Urte berria albiste onekin iritsi da Muruetara afiliatuentzako. Izan ere, EAJ-PNVk herrian egindako bultzadari esker, urtarrilaren 23an erakunde propioa eratzea lortu zuten. Orain arte, herriko afiliatuak Foruko Uri Erakundearen barne zeuden. Muruetako Uri Erakundea eratzeko batzarrean Pedro Angel Arronategi Azketa aukeratu zen Udal Batzarreko lehendakari; Bittor Olabarriaga Arrizabalaga lehendakariorde; Jon Mikel Foruria Martín idazkari eta Julian Karrion Urkullu diruzain.

Presidente izendatu berriak eskerrak eman zituen EAJ-PNVk Foruan duen erakundeak egindako lanagatik eta bere zein Bizkaiko lurralde zuzendaritzaren aldetik Muruetako afiliazio jeltzaleak hainbeste urtetan jasotako babesagatik. Arronategik nabarmendu du, halaber, “Muruetako udal erakundearekin Eusko Alderdi Jeltzalearen esentzia azpimarratu nahi dugu, herri proiektu bat baita, sustraiak Euskadiko herri bakoitzean dituena”. Ildo horretan, honakoa azpimarratu du: “Muruetak eta muruetarrok, herri gisa, gure nortasunari balioa eman nahi diogu; Murueta EAJ-PNVren parte delako eta EAJ-PNV ere Muruetaren parte delako”. Erakunde sortu berriaren presidenteak azaldu duenez, “jakina, Foruarekin eta eskualdeko gainerako udalerriekin harreman estua izaten jarraituko dugu, orain arte egin dugun bezala”.

Busturialdeko erakunde jeltzale berriak 18 laguneko afiliazioa du abiapuntu (udalerriko biztanleriaren % 5), eta helburutzat ezarri du % 10era iristea, batez ere, emakumeak eta gazteak Alderdiko militantzia aktibora hurbil daitezen lan eginez; “izan ere, emakumeen eta gazteen ikuspuntua eta lana ezinbestekoa da Alderdi gisa egiten dugun jarduerari estaldura orekatua, plurala eta indartsua emateko, eta, era berean, udal-kudeaketarako”, adierazi du Pedro Angel Arronategik.