Prentsa Aretoa

Berriak

2022/03/15

EAJ-PNVk Ukrainaren inbasioa gaitzetsi du Europako Kontseiluaren eta Errusiaren aurkako erantzun bateratua, kementsua eta irmoa ematea eskatu du

Strasbourgen ospatutako Asanblada Parlamentarioan, Nerea Ahedok errefuxiatuak hartzeko erantzunkidetasun-mekanismoak ezartzea eskatu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Nerea Ahedok Ukrainiaren inbasioaren inguruan EAJ-PNVren gaitzespena helarazi du Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarraren ezohiko bileran eta haiekiko elkartasuna adierazi du. Ordezkari jeltzaleak Errusiari erantzun bateratua, kementsua eta irmoa emateko eskatu du. "Ondorioak izango dituen erabaki bat hartu behar dugu, eta zuhurrak izan behar dugu, baina horrek ez du esan nahi ez denik ezer egin behar edo irmotasunik erakutsi behar ez denik", adierazi du.

Ahedok gogorarazi du Errusiaren inbasioa “Ukrainaren eta gure balioen aurkako eraso onartezina” dela; “Europari eta munduari buruz dugun ikuspegiaren flotazio-lerroari erasotzen dio”, bakearen kulturaren, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez gatazkak konpontzeko kulturaren, eskubideen eta askatasunen defentsaren, demokraziaren eta legearen inguruan eraikia.

Alderdi humanitarioari dagokionez, errefuxiatuei arreta duina eta integrala ematea eskatzeaz gain, EAJ-PNVko senatariak “erantzunkidetasun-mekanismoak” gaitzea eskatu du, “baina ez krisi honetarako soilik. Mugako herrialdeak ezin dira horrelako krisi baten kudeaketaren erantzule bakarrak izan, hegoaldeko mugan beste gerra eta jazarpenetatik ihes egiten duten pertsonak datozenean gertatzen den bezala, non banaketa ez den hain solidarioa izaten”.