Prentsa Aretoa

Berriak

2022/03/16

Euskal Taldeak eta Espainiako Gobernuak gerrari erantzuna emateko proposamenak elkarren artean partekatzeko solaskidetza bideratzea adostu dute

Aitor Esteban eta Idoia Sagastizabal Félix Bolaños eta Teresa Ribera presidenteordearekin batzartu dira Gerraren Ondorio Ekonomikoei Erantzuteko Plan Nazionalaren markoan eta Sánchezek iragarritakoaren harira

rss Ezagutzera eman
Euskal Taldeak eta Espainiako Gobernuak gerrari erantzuna emateko proposamenak elkarren artean partekatzeko solaskidetza bideratzea adostu dute

ARGAZKIA JAITSI

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Aitor Esteban eta Idoia Sagastizabal Felix Bolaños Presidentetza, Gorteekiko Harremanak eta Memoria Demokratikoko ministroarekin eta Teresa Ribera hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroarekin bildu dira gaur. Bilera hau kokatzen da Sanchez presidenteak iragarritako eta Gobernuak martxoaren 29an onartu nahi duen Gerraren Ondorio Ekonomikoei Erantzuteko Plan Nazionalaren inguruan Gobernuak taldeekin hasi duen bilera-txandaren barruan.

Euskal Taldeko ordezkariak topaketara joan dira “entzuteko jarrerareki eta asmo eraikitzailearekin” eta bilera laburra amaitutakoan, 30 minutuko iraupena izan baitu, balorazio “positiboa” egin dute Gobernuak Plan horren “ardatz nagusia besterik azaldu dituen arren”.

Hala, Euskal Taldeak eta Espainiako Gobernuak adostu dute hemendik aurrera eta hurrengo asteetan zehar bion arteko solaskidetza ezartzea Exekutiboak Ukrainako gerraren aurrean abian jarri nahi dituen neurrien inguruan informazioa eta proposamenak elkarren artean partekatzeko

Hain zuzen ere, Idoia Sagastizabal diputatuak gaurko kontrol bilkuran interpelazioa egin dio Industria, Turismo eta Merkataritza ministro andre Reyes Marotori Errusiak Ukraina inbaditu duenez geroztik energiaren alorrean eta lehengaietan lehenagotik ematen ari zen krisia areagotzean industriaren sektoreak bizi duen egoeraren harira. Euskal Taldeko diputatu andreak “ziurtasunak eta segurtasuna” erreklamatu dizkio, bai eta enpresak “gelditzea, ixtea eta deslokalizatzea” saihesteko neurri multzoa erabakitzea ere. Interpelazio honi jarraituko dio EAJ-PNVk ostegunean aurkeztuko duen mozioak, datorren astean osoko bilkuran jorratuko denak.