Prentsa Aretoa
Berriak
2022/03/18
'Entzunez Eraiki' ekimenaren bidez hausnartu dute Enkarterrian Ezkerraldean eta Meatzaldean etorkizunera begira izango dituzten erronkez
EAJ-PNVko berrogeita hamar bat herri eta barne ordezkarik parte hartu dute gaur Bizkaian eskualde mailan egin den entzuketa prozesuaren bigarren bilkuran, non eskualde hauen orainari eta etorkizunari buruzko iritziak eta kezkak partekatu baitituzten
Bizkaiak egin du gaur `Entzunez Eraiki´ ekimenaren bigarren herrialde bilera, EAJ-PNVk elkarrizketa eta lankidetza giroan abian jarri duen entzuketa aktiboko dinamika, bere proiektu politikoa hiritargoarekin partekatzeko eta etorkizuna planteamendu kolektibo batetik eraikitzeko. Oraingo honetan berrogeita hamar bat herri eta barne ordezkari, EAJ-PNVk Enkarterrian, Ezkerraldean eta Meatzaldean dituenak Sabino Arana Fundazioaren egoitzan batu dira eskualde hauetan etorkizunera begira planteatzen diren erronkez hausnartzeko. Parte hartzaile hauen artean izan dira Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidente andrea, Joseba Aurrekoetxea eta Xabier Barandiaran EBBren burukideak; Martín Pérez , Manu Tejada eta Jon Andoni Atutxa BBBren burukideak; Maitane Leizaola Jasangarritasun taldeko arduraduna eta eskualde hauetako alkate eta Uri Erakundeetako ordezkari multzo handi bat.
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak gogora ekarri nahi izan duenez “gaurko topaketa hau gehitzen zaie barne ordezkari eta kargudunekin eta askotariko esparruetan diren adituekin lehenago egin ditugun bilera ugariei”, eta baloratu du gaurko bilerak, berak “oso aberasgarri” jo duenak, bi helburu lortzen lagundu duela. Batetik, “eskualde hauetan bizi den errealitatea ezagutzea, bertatik bertara lan egiten duten pertsona horien eskarmentua eta ezagutza oinarri hartuta” ;eta, bestetik, oinarri batzuk finkatzea, topaketa honetara etorri direnek `Entzunez Eraiki´ entzuketa prozesua beren herrietan garatu eta dinamizatu ahal izan dezaten. Dinamika hau abian jartzera animatzen zaituztet; aukera bat da”, esan die bertan bildutakoei.
Atutxaren hitzetan “guretzat oso garrantzitsua da,ezinbestekoa esango nuke, lehen eskutik ezagutzea gure herrietan bizi diren pertsonen kezkak, beharrak eta erronkak. Entzunez eta elkarren artean ideiak eta pentsamenduak partekatuz baino ez dugu lortuko gure proiektua indartzea eta aberastea; hiritargoaren eskutik eraiki nahi dugun proiektua da, hiritargoak jaso ditzan gero, proiektuaren ondorio eta emaitzak”. Gaurkoa izan da “Alderdiaren barne bizitzan parte hartzen dugun pertsonekin eginiko topaketa, baina halako beste bilera batzuk egingo ditugu EAJ-PNVko alderdikide ez diren pertsonekin. Ez dira alderdikide izango baina beren iritziak,asmoak, kezkak eta ilusioak ezagutu nahi ditugu, bai eta txertatu ere epe labur, ertain eta luzera begira garatuko dugun lan politikoan”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25