Prentsa Aretoa
Berriak
2022/03/21
Arbitrajea garatzea lurralde gatazkak konpontzeko, Europako Batasunean demokrazia indartzeko gakoa
Adituek Europako Batasunaren baitan gatazkak konpontzeari buruz egin duten mintegian ondorioztatu dute gatazka horiek konpontzen lagunduko lukeen arbitrajea abian jartzeak ere ahalbidetuko lukeela EBren baitan demokrazia indartzea
Atera duten beste ondorioa izan da nazioarteko legeriak edo hitzarmenek halako esku hartzea debekatzen ez dutela eta berariaz araututako prozedura garatzearen bidez gauzatu ahal izango litzatekeela. Esperientziak erakusten du, adituen arabera, Europaren aniztasunaren beraren adierazpen diren kontrobertsia hauek politikoki ez aztertzean norbanakoen eta taldeen eskubideak ez urratzeak zuzenbide estatuaren kalitatea narriatzen duela Europako Batasun osoan. Bilera hau elkarrekin antolatu dute Europako Parlamentuko Renew Europe eta The Left taldeek, eta antolaketan Eusko Ikaskuntzaren laguntza akademikoa jaso dute.
Ehun bat aditu batu dira Donostiako Miramar Jauregian egin den mintegian non argitasun mekanismoaren diseinuan sakondu baitute bide arautu eta demokratiko bat aztertuz, Europako Batasunaren baitan eman litezkeen lurralde eta subiranotasun auziak konpontzeko bidea eman lezakeen argitasun mekanismoa egiteko, nazioarteko legerian eta Batasunaren baloreetan oinarrituta. Europako Parlamentuko esandako talde bien babesean, Izaskun Bilbao diputatu jeltzaleak akademikoek eta adituek emaniko ekarpenetan parte hartu du eta eztabaida-tailer bat bideratu du non ideiak eta planteamenduak azaldu diren esandako argitasun mekanismoari buruzko txostena egiteko. Ekarpen honek definizio bat proposatzen du lurralde auzia zer den ezartzeko, bai eta bide bat eta mekanismo batzuk ere, elkarrizketaren bidez eta Europako Batasunak oinarri dituen baloreak aplikatuz gatazka konpontzen lagundu beharko luketenak. Konferentziatik atera diren argudioak, azken txosten honetan jaso direnak, argitasun mekanismo hau sortzeari buruzko proposamen hau defendatzeko erabiliko dira Europako Etorkizunari buruzko Konferentzian.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25