Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2022/03/28

Lehendakariak Urkullu “harrotasunez” ospatu du Ertzaintzaren, “euskal herritik sortu den eta euskal herria zerbitzatzen duen erakundearen”, sendotasuna

Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, eta Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eta Segurtasun Saileko gainerako zuzendaritza taldeak lagunduta, egin da gaur Ertzaintza orain ezagutzen dugun bezala instituzionalizatu zeneko 40. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala

rss Ezagutzera eman
Lehendakariak Urkullu “harrotasunez” ospatu du Ertzaintzaren, “euskal herritik sortu den eta euskal herria zerbitzatzen duen erakundearen”, sendotasuna

ARGAZKIA JAITSI

Omenaldia Barakaldoko BECeko auditorium nagusian egin da, eta Euskadiko erakunde nagusien, alderdi politikoen, judikaturaren, fiskaltzaren, abokatutzaren, sindikatuen, komunikabideen eta abarren ordezkariak izan dira bertan. (Ardanza lehendakaria, Garaikotxea lehendakaria, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, hiru hiriburuetako alkateak, diputatu nagusiak, EAEANko lehendakaria, Euskadiko Fiskal Nagusia, Arartekoa, Kataluniako Conseller d’Interior, garai bateko Herrizaingo Saileko eta gaur egungo Segurtasun Saileko sailburu ohiak, alderdi politikoen, sindikatuen eta Ertzaintzaren buruzagiak, komunikabideetako zuzendariak, etab.).  

Horiekin batera, ekitaldian Ertzaintzako unitate eta taldeetako kide ugari izan dira eta protagonismo berezia izan dute, eta horien artean izan dira Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzaren burua, gainerako polizia-agintarien buruan. 

ERTZAÑA 1936 – ERTZAINTZA 2022

Ertzaintzaren omenaldia ikus-entzunezko baten bidez egin da, eta agenteek polizia-kidego berezi honen mugarri nagusien errepasoa dute:

  • Hasierak, Agirre lehendakariaren Gobernuak 1936an sortu zuen Ertzañarekin. Berez, garai hartako polizia motorizatuko agenteen familiartekoak ere izan dira aintzatespen ekitaldian.
  • Gerra eta diktadura luzearen ondoren, 1980an, Ardanza lehendakariaren Gobernuak egungo Ertzaintzaren kimua sortu zuen Berrozin, Arabako mendialdeko herri abandonatuan, eta lehenengo boluntario talde bat ezkutuan prestatu zen erakundeak defendatzeko eta pertsonak babesteko taktiketan aholkulari eta irakasle britaniarrekin.
  • 1982an sartu zen Ertzaintzaren lehenengo agente-promozioa eraikitzen hasi berria zen Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian prestakuntza jasotzera, eta horixe hartzen da polizia-kidego profesionalizatua gaur egun ezagutzen dugun bezala instituzionalizatzen hasi zen unetzat.
  • Ikus-entzunezko ibilbidea egungo Ertzaintzan, polizia integral, moderno eta aurreratuan, amaitu da datorren maiatzaren 4an estreinatuko den eta Eduardo Araujok egin duen dokumentalaren aurrerapen labur batekin. Dokumentalak soinu-banda aparta du, Country Basque taldeak modu altruistan egin duena.

Ertzaintzako agenteak protagonista

Ertzaintzako agenteak izan dira gaur goizean Ertzaintzari adierazitako esker onaren protagonista. Agertoki gainean Sandra Ranea komisarioak bideratu du ekitaldi guztiz hunkigarria, eta Ane Anza agenteak, festa-jantzian, ohorezko aurreskua eskaini die agintariei. Maite Salaberriak, Ertzaintzako lehenengo emakume komisarioak mezu feministak helarazi ditu eta Teo Zuloagak, izen handia duen eta lankideek asko estimatzen duten bosgarren promozioko agenteak ere esku hartu du. Ez da ahantzi behar Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak zerbitzuan bizia galdu dutenei eta, bereziki, ETAk hil zituen 15 agenteei eskaini dien omenaldi sentikorra ere. Txapel bat jarri du testu hau irakurtzen zen bitartean: “Zuen Oroimenak indartzen gaitu. Beti gurekin”

Ekitaldiari amaiera emateko Iñigo Urkullu lehendakariak esku hartu du, eta harrotasunez ospatu du “euskal herritik sortu den eta euskal herria zerbitzatzen duen erakundearen sendotasuna". “Zuen konpromisoak, sakrifizioak eta ahaleginak gure aintzatespen eta esker ona merezi ditu. Belaunaldi berriek hartuko dute lekukoa, eta zuen esperientzia, jakintza eta balioak jasoko dituzte” adierazi du. 

Ertzaintzaren lau hamarkada herritarren zerbitzura 

1982ko otsailaren 8a da Ertzaintza, gaur egun ezagutzen dugun polizia-kidego gisa, garai demokratikoan sortu zeneko egun ofiziala. Egun horretan hasi zituen lehenengo ikastaroak lehenengo promozioak garai hartan Polizia Akademia (gaur egun Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia dena) zenean. Lau hamarkada hauetan Ertzaintza etengabe hazi da. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Ertzaintzaren 29 promozio sortu ditu euskal poliziak behar adina agente izan ditzan (8.000 agente) Euskadiko Segurtasuna bermatzeko. 

Azken promozioa, 29.a, 2021eko abenduaren 1ean sartu zen Ertzaintzan; guztira 654 agente. 449 gizon eta 205 emakume dira, gehienak 25 urtetik 35 urtera bitartekoak, eta gero eta ikasketa eta prestakuntza maila handiagoa dute. Gainera, 2022ko otsailean hasi dute prestakuntza Arkauten, 9 hilabeteko prestakuntza gainditzen dutenean (2022ko abenduan), Ertzaintzako 30. promozioa, osatuko duten agenteek. 30 promozio 40 urtean.

Iturria: Irekia

Next Euskadi