Prentsa Aretoa
Berriak
2022/04/30
“Suarekin jolasean aritzea” txarretsi dio EAJ-PNVk Sánchezi: “Ez da onargarria alderdi batek beti esandakoa betetzea eta besteak, ordea, ez”
‘Entzunez Eraiki‘ entzuketa aktiboko prozesuaren barruan gaur egin den topaketan Itxaso Atutxak Espainiako gobernuko presidenteari gogorarazi dio Euskadirekin zorra duela, eta esan du Euskal Taldeak krisiari aurre egiteko dekretua babestea erabaki duela soilik “hiritargoaren onerako” izango delako
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
“Sánchez suarekin jolasten ari da. Legealdia erdialdera iritsi da dagoeneko eta hainbat konpromiso daude betetzeke; ezin dena da alderdi batek beti hitzartutakoa betetzea, bai eta hitzartutakotik harago dagoena ere, baina besteak ez”. Bizkai Buru Batzarraren presidente Itxaso Atutxak argi bezain sendo hitz egin du gaur Espainiako gobernuburuari ohartaraztean “Euskadirekin zor bat daukazu ordaindu gabe; denborak aurrera darraio eta konpromiso hau ez da osorik bete, ezta gutxiagorik ere”, nabarmendu du. BBBren buruak adierazpen hauek egin ditu gaur 'Entzunez Eraiki' prozesuaren barruan Sabino Arana Fundazioak Bilbon duen egoitzan egin duen topaketan. Entzute aktiboko dinamika honen barruan herrialde mailan egin den hirugarren topaketan batu dira gaur Alderdiak Busturialdean eta Lea Artibain dituen herri eta barne ordezkariak, eskualde hauek etorkizunera begira dituzten erronkez hausnartzeko. Atutxarekin batera gaurko topaketan parte hartu dute Xabier Barandiaran, EBBren burukidea; Jon Andoni Atutxa, Jane Eyre Urkieta eta Jesus Lekerikabeaskoa, BBBren burukideek, eta eskualde bietako alkate eta Uri Erakundeetako ordezkari ugarik.
Atutxak gaurko batzarrean aipatu nahi izan du Madrilgo Euskal Taldeak Ukrainako gerraren ondorioei erantzuna emateko onartu diren presazko neurri ekonomikoak jasotzen dituen Dekretu legea. “EAJ-PNVk Madrilen agerian utzi du, berriz ere, euskal hiritargoarekin dagoela eta bere interesak babesten eta zaintzen dituela”; baina “hori izan da irizpide bakarra”, baieztatu du. Zentzu honetan, “enegarren deia” egin nahi izan dio Pedro Sánchezen gobernuari. “Ez da nahikoa legealdi osoan Vox txorimaloa astintzen aritzea ‘lagundu iezaguzue, bestela muturreko eskuindarrekoak etorriko dira’ argudioa aitzakia modura erabilita. Ez da zuzena beti EAJren erantzukizuna erreklamatzea, EAJ arduratsua delako, bai; baina konpromiso bat ere badauka bere hautesleekin. Aldarrikapen horiek jasota daude inbestidura akordioan eta hauteskunde egitasmoan. Baina denborak aurrera darraio eta akordioak osorik bete gabe jarraitzen du”, deitoratu du.
Atutxak hitz sendoak erabili ditu jarraian “Gobernu zentralari arreta deia egiten zaiola eman lezake, baina ez da; Sánchez suarekin ari da jolasean. Eta ez da gogoratu behar bere gehiengoa zein eskasa den. Berriro diot, gaizki egingo lukete Sánchezek eta bere Gobernuak EAJri, lehentasunezko bazkide deitzen diotenari, ez dagokion tratua ematen jarraitzearekin, eta gaizki egingo lukete 2019ko abenduaren 30ean sinatutako inbestidura-akordioa betetzen ez jarraitzearekin”.
Barne topaketa amaitzean, Itxaso Atutxak oso balorazio positiboa eman dio gaur goizean egin den bilerari. “Guretzat oso garrantzitsua da, ezinbestekoa esango nuke nik, lehen eskutik ezagutzea gure herriei bizia ematen dieten pertsonen kezkak, beharrak eta erronkak ezagutzea. Entzunez eta elkarren artean partekatuz baino ezin izango dugu gure proiektua aberastu; euskal hiritargoaren eskutik eraiki nahi dugu proiektu hau, hiritargoaren onbeharrez izan dadin ahalik eta erarik eraginkorrenean” . Gaurkoa izan da “Alderdiaren eguneroko bizitzan parte hartzen dugun pertsonekin egin den topaketa, baina halako hainbat bilera egingo dira EAJ-PNVko alderdikide ez direnekin ere. Beren iritzi, asmo, ardura, kezka eta ilusioak ezagutu nahi ditugu, bai eta gure jardun politikoa definitu ere epe labur, ertain eta luzera”, baieztatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25