Prentsa Aretoa

Berriak

2022/04/28

Bilboko Euskal Museoak proposamen museografiko identitarioa eta nazioarte mailakoa izango du

Eraberritze integralean murgilduta dagoen Bizkaiko erakundeak etorkizunean izango dituen espazioei buruzko xehetasun batzuk aurreratu ditu

rss Ezagutzera eman
Bilboko Euskal Museoak proposamen museografiko identitarioa eta nazioarte mailakoa izango du

ARGAZKIA JAITSI

Bilboko Euskal Museoak eraberritze integrala amaitutakoan izango duen proposamen museografikoari buruzko xehetasun batzuk aurkeztu ditu. Ekitaldian Jesús Moreno izan da, Bizkaiko erakundearen diskurtso berria diseinatzeaz arduratzen den JMASOC estudioko museografoetako bat. Harekin batera izan dira Lorea Bilbao Euskal Museoko presidenta eta Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia, eta Sorkunde Aiarza Euskal Museoaren zuzendaria. Publikoa Euskal Museoko klaustroan gaur egun dauden eraberritze-lanetan murgilduta zegoela egin da aurkezpena.

Erakundearen museografia berriaren proposameneko xehetasunei dagokienez, azpimarratu behar da euskal kulturaren berezitasuna bere ondarearen bidez irudikatuko dela, ondare horren kontserbazioaren eta transmisioaren berme baita Euskal Museoa. Ideia hori proposamen museografiko berriaren muinean dago, zeina abangoardiatik erroetara igarotzen den. Espazio bakoitza elkarreraginean dauden unitate gisa proiektatu da, ad hoc aukeratu eta diseinatutako pieza, erakusketetarako euskarri eta baliabide teknologikoekin.

Aretoak beren giro bare, original eta gogoangarriengatik nabarmenduko dira, eta, horietan, eguneroko objektua autore-altzarien kodeetara hurbiltzen diren podium, tarima eta beira-arasen diseinu esklusiboan bermatuko da.

Euskal oroimenaren irudiak, punta-puntako ekipamendua edo puntu estrategikoetan giro-soinuak erreproduzitzen dituzten ekipoak biltzen dituzten formatu handiko proiekzioak, horrela, hainbat "espaziotan" banatzen dira erritmikoki. Hori guztia harmonian dago proposamen bakar, arrazional eta koherente batean, zeinak bisitariak euskal kultura eta haren giltzarriak ezagutzeko, berraurkitzeko eta identifikatzeko esperientziaren partaide bihurtzen dituen. Beti mezu argien eta definitutako espazioen bidez.

Hizkuntza materiala eduki berriztagarri batzuk dituen instalazio iraunkor bati dagokiona da; horregatik, materialak erresistenteak eta nobleak dira. Altzairu beltza koloretako pintzelkadekin konbinatzen da; pintzelkada horiek kontrolatuta txertatzen dira, sakontasun-sentsazioa sortzeko, eta ibilbidea animatzen dute, zeina, edozein kasutan, sosegatua izan dadin nahi den.

Praxi museografiko eta kuratoriala, bere izaera diferentziala ikusarazten duena eta bildumaren hondo desberdinen piezak balioesten dituena. Betiere, arkitektura-agertokiaren, funtzioaren eta erakusketaren arteko keinu etengabeekin: denboraren lerro bat den korridorea, atsedenerako eserlekua dirudien beira-arasa erako mahaia, irudi-dantza diren erliebedun hormak, kontzertu pribatu bateko auditoriuma den harmailadia, erakusketa-baso diren podiumak, edo objektuen erakusleihoa den Klaustroaren arkua.

Euskal Museoak hainbat ingurune izango ditu, eta, elkarrekin konektatuta egon arren, bakoitzak bere ezaugarriak eta izaera izango ditu. Alde horretatik, bi gune handi nabarmendu behar dira orain:

[Miserikordia] Eraikin hustuak, hiru altueratan, bere enbor arin eta guzti, sarrera atsegin eta dotorea ematen du beheko solairuan eta lehendabizikoan, harmailadi-eskailera batek lotuak biak. Hemen, erakusketa-hizkuntza berriak eta azken baliabide teknologikoak erabiltzeak, erakusketa-euskarriarekin batera (beira-arasa eta podiuma), euskal kulturaren sustraiak, hizkuntza, lurraldea eta Euskal Herriko lurraldeetako ikonoak edo bitxi antropologikoak ezagutzera gonbidatzen gaitu.

Euskaran, gure hizkuntzan, murgiltzeko lekua izango da, eta hura sustraitzen den lurraldean barna ibiltzekoa; murgiltze-esperientzia lasaia da, elementu arkitektonikoak berak baliatzen dituena hura sortzeko, inbasiorik gabe, sentsazioen bidez.

Espazioan zehar ibiltzea lurra (Amalurra) maite duen herrialde baten geografia bertikalean esploratzea da, 14 metro baino gehiagoko altueraraino paretan gora egiten duen maketa baten bidez. Maketa horren gainean, ingurumenari buruzko ikus-entzunezko produkzio bat proiektatuko da, Museoaren argazki-funtseko irudiena (paisaiak, itsasoa, mendia eta lurra), mapping, ilustrazio eta animazio efektuekin eta beste artxibo batzuekin konbinatuta.

Hizketarako eta behaketarako harmailetan eseri, eta, aldi berean, euskararen ahotsetan murgilduko gara, ohikoak gure egunerokoan, biziak, haren harmaila-aulkietan integratutako entzungailuekin entzunez konposizioak eta soinuak, poemak eta kantak: audio-pistak, berriro nahastuta, hizkuntza bizi baten (soundscape, soinu-paisaia) soinu-aberastasuna aletzen dutenak.

Bi giroen artean, eserleku baten antza duen 3 metro baino gehiagoko beira-arasa horizontal handia, oinplanoko erreferentzia-elementu bakar gisa; Museoko ondare bibliografikoaren aberastasunera hurbiltzeko aukera ematen duen elementua da, bertsoetan dagoen soinu-girotze puntual batekin.

Miserikordiako lehen solairuan, harmailadi-eskailera horien bidez konektatuta, azken sarrerara iristen da, podium idulkien baso garaikidea den atondoa, bertan paseatzeko, behatzeko eta harrituta gelditzeko. Hor egongo dira hainbat lurralde eta eskuratze-unetako bitxi kolektiboak (pilota bat, abarka bat, txapel bat, burdinazko mokor bat edo katilu bat), erakundeak egindako lan esker eta kalkulatzen zailari eta dohaintza-laguntzari esker bilduak, horien gainean, multzo osoaren buru egunez, Aretz Zarra altxatzen delarik.

Bildumako Gernikako arbola zaharraren zatiak -euskal herriaren askatasunen sinbolo-, proposamen museologiko-museografiko berrituarekin sinbiosian, eszenografia-erakusketako baso baten buru egiten du, eta haren atzean Bilboko Kontsulatuko Ateak daude.

[Klaustroa] Klaustroa, lehen eta bigarren solairuetan, agertoki izugarria da, non ondarea erakutsi, duindu eta arte kategoriara igotzen den. Argi naturala duten eraikin honetako arku bereizgarriak perimetroan erreplikatzen dira alboetako paretetan, arkuzko galeriak sortuz beira-arasen bidez. Diseinuari esker, espazioaren eta diskurtsoaren protagonista diren 1.000 pieza inguru hartzen dituen erakusleiho bihurtzen da.

Hemen, adibidez, hauek nabarmentzen dira: Baserriaren ahalegin kolektiboaren lurraldea, tradizioaren ekintzaile diren iruleak, Santiaguito gozotegiko gozokiak eta tokiko istorio handien ikonoak, emakumezkoen ohiturak hausten dituen soineko arrosa, adierazpen artistikoaren uneak biltzen dituen argazki-kamera, edo harri-jasotzailearen bloke zilindrikoa, emozioak pizten dituena.

Gainera, gune honetan, Klaustroaren izkinak pinakotekako txoko txiki gisa aprobetxatuko dira, non beira-arasarik gabeko arku-lan piktoriko zintzilikatua ikusi, eta non giro-soinua eta irudia estrategikoki sartzeak errealitate baten lekuko gisa diharduten piezak ulertzen lagunduko baitute.

Bi eremu zabal horiei antzeko protagonismoa izango duten beste batzuk gehituko zaizkie:

[Areto erantsiak, A, B, D aretoak] Klaustroaren ondoko eta aldameneko aretoak, klaustroan barnako ibilbidean tartekatuak, bisitaria zeharkako gaietan, pieza bereizien bildumetan eta erakusketa-diseinu berezituetan murgiltzen duten espazio gisa sortu dira: Arropen A aretoa; Bilb(v)aoren B aretoa; eta Demokraziaren D aretoa.

[E aretoa, Enborra] Enbor arinaren barrualdea arimadun museografia baten gunea da; testuinguru horretan sartzen dira lehen erakutsitako ondarearen alde anonimoak. Gu geu, hemengo eta hango euskal herritarrak, komunitate transozeaniko baten gainditzearen eta konpromisoaren protagonistak, zuzenean proiektatzen dira enbor arinaren zurezko azalaren horman. Hori guztia aurreko moduluetan ikusitako tradizioa/modernitatea elkarrizketa ordezkatzen duten bolumen handiko piezen hautaketa bilduz (golde industriala, ehungailua, industria-berrikuntzatik inportatutako tornu-pieza, txaluparen eskeletoa, Intxisua eta gurutzea, eta abar): espazioan dantzatuz, hura zizelkatuz, zuzenean gainazalaren gainean edo ad hoc diseinatutako oholen gainean bermatzen dira, Aretz Bizia metaforaren muinari omenaldia egiten dion eszenografian, eta bisitariak haiekin elkarreraginean aritzera gonbidatzen dituzte.

Gela honen bi muturretako hormetan txertatutako bi pantailek markoztatuko dute proposamena. Bertan, ekoizpen propioko ikus-entzunezko bi pieza erreproduzituko dira, euskal emigratzaileek historian zehar izandako esperientzia eta ikuspegi korala erakusten duena, batetik, eta, bestetik, haien hobetze kolektiboaren mugarriak.

[Mikeldi, 0 klaustroa - beheko solairua] Mikeldiak, ehun urteko erakunde baten sinbolo eta objekturik enblematikoenak, bere kokapen hierarkikoa mantentzen du, Klaustroaren beheko solairutik; ibilbidearen azken espazioa da. Leku horretan, Erakundeak erositako lehenengo harrizko piezak ikusi ahal izango dira, jatorrizko Museoaren fitxen eta irudien erreprodukzioarekin batera; azken puntu gisa, dohaintza-emaileei omenaldia egingo die Museoak, kanpoalderako irteeran beren izenak dituen mapping proiekzioaren bidez.

MARKA BERRIA ETA BILDUMAREN LEKUALDATZEA

Euskal Museoaren museografia berria aurkezteko ekitaldian, erakundeak bere irudi berria aurkeztu du. Horri dagokionez, esan behar da Euskal Museoaren beraren nortasunaren eta Plan Museologikoan proposatutako ARETZ BIZIA kontzeptu-metaforaren irudikapenaren funtsezko hiru zutabetan oinarritzen dela:

  •  Klaustroa, Museoaren iragana eta oraina ordezkatuz.
  •  Atari berria, etorkizunaren erakusgarri, Museoak berak bere buruaz eman nahi duen irudiarena.
  •  Jasogailua, haritza bezala, etengabe hazten eta mugitzen ari dena.

Marka berriaren irudikapen grafikoaren isotipo edo zati sinboliko edo ikonikoak "Euskal"-en "E"-a eta "Museoa"-ren "M"-a ekar diezazkiguke gogora, eta horrek Euskal Museoa identifikatzen laguntzen du.

Logotipo moldakor eta dinamikoa, forma garbi eta ongi zehaztuak dituena, modernitate-dosi handia duena, eta denboraz kanpokoa.

Bilduma Euskal Museotik erakundeak berriki inauguratu zuen kanpoko biltegira lekualdatzea zer izan den laburbiltzen duen bideoa ere erreproduzitu da. Horretan, erakundearen zuzendari Sorkunde Aiarzak, Museoko bildumen teknikari Ziortza San Pedrok eta Antonio Vaillok, eraberritze integraleko proiektuaren ardura duen arkitektoak, egungo egoeraren gakoak ematen dituzte. Pieza horretaz erakundearen online profiletan gozatu ahal izango da. Helburua da publikoak ezagutzea orain arte egindako lana eta Euskal Museoa munduari irekitako euskal kulturaren nazioarteko ate bihurtuko duten etorkizuneko urratsak.

Euskal Museoa erakusketa ibiltaria

Euskal Museoa Bizkaiko hainbat udalerritan zehar ibiliko den erakusketa ibiltari bat atontzeko lanean ari da gaur egun. Bilbon hasiko da, eta eraberritze integralaren proiektua ezagutarazteko balioko du. Alderdi arkitektonikoaz gain, erakundeak museografia berriko bildumaren zati bat eta irudi berriaren sorrera erakutsiko ditu.

Asmoa da erakusketa maiatzean hastea eta hurrengo hilabeteetan kostaldeko eta barrualdeko herrietan zehar bidaiatzea.

ITURRIA: BFA