Prentsa Aretoa
Berriak
2022/09/09
Ortuzar Argentinako eta Uruguaiko alderdikide jeltzaleekin elkartuko da berriz, harreman politikoak ere aurreikusten dituen bidaia ofizialean
Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak ‘Buenos Aires Celebra‘ ospakizunean parte hartuko du Argentinako hiriburuak Euskal Aberriari eta bertan bizi den euskal komunitate zabalari eskainiko dion ekitaldian
Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek gaur hasiko du hurrengo zazpi egunetan zehar Argentinara ere Uruguaira eramango duen bidaia. Ortuzarrek aukera izango du bertako alderdikide jeltzaleekin eta euskal diasporarekin elkartzeko, bai eta nazio bietako politikariekin lehen mailako topaketa politikoak izateko. Ortuzar bihar goizean iritsiko da Buenos Aires hiriburura eta Euskadira itzultzeko bidaia hasiko du datorren asteko larunbatean, irailak 17, Montevideotik. Atzerrira egingo duen 28. bidaia ofiziala izango da Ortuzarrentzat 2013ko urtarrilean EBBren Presidente izendatu zutenetik. Argentinan izan zen azkenengoz 2013ko azaroan, eta lehen aldia da EAJ-PNVren buru gisa Uruguaira bidaiatzen dela. EBBren presidentearekin batera ordezkaritza jeltzalea osatuko dute Kanpo Ekintza alorreko burukide arduradun Mikel Burzakok eta EBBren idazkari Mireia Zaratek.
Ortuzar, Burzako eta Zaratek lehen eskala egingo dute Argentinan. Hiriburuan ordezkari abertzaleek parte hartuko dute ‘Buenos Aires Celebra’ ospakizunean, Argentinako hiriburuko agintariek bertan bizi diren nazio eta elkargoak omentzeko antolatu ohi duen ospakizunean eta biharkoa, hain zuzen, Euskadiri dedikatuko zaio. Egitarau ofizialak jasotzen du “hasierako desfilea eta Donostiar Danborrada tradizionala, bai eta euskal dantzak, euskal gastronomia eta bestelako aktibitateak”, webgunean ezagutzera eman duten bezala . Pandemiaren hasieratik Argentinako euskal elkargoak antolatzen duen lehen topaketa handia izango da eta oso asistentzia zabala espero da gure diasporaren aldetik. Bihar ere, 19:00etan (Euskadin igandean 00:00ean), Ortuzarrek ‘Laurak Bat’ Euskal Etxean eskainiko du “Euskadi Nazio Europan” izenburuko hitzaldia. Igandean, irailak 11, burukideak batzartuko dira EAJ-PNVk Argentinan duen Euzkadiz Kanpoko Erakundeko kideekin. Astelehenean, hilak 12, asteartean, hilak 13, eta asteazkenean, hilak 14, ordezkaritza jeltzaleak lehen mailako harremanez betetako agenda izango du Argentinako politikagintzako ordezkaritza zabalarekin. Datorren urtean egingo ditu Argentinak bere hauteskunde presidentzialak.
Asteazkenean, hilak 14, arratsaldez, Ortuzar, Burzako eta Zarate Montevideora iritsiko dira Hegoamerikara egingo duten bidaiaren bigarren zatia hasteko. Ostegunean, irailak 15, 18:30ean, EBBren presidenteak beste hitzaldi bat eskainiko du Uruguaiko hiriburuko ‘Euskal Erria’ Euskal Etxean. Egun horretan, goizez, eta hurrengo egunean, ostirala, ordezkari jeltzaleek lehen mailako harreman politikoak izango dituzte Uruguaiko ordezkari politikoekin, Gobernukoekin zein oposiziokoekin.
Ortuzar, Burzako eta Zaratek Euskadira itzultzeko bidaia hasiko dute irailaren 17an, larunbata, eta 19an, astelehenena, Euzkadi Buru Batzarraren asteroko bileran izango dira, irailaren 25a baino lehen egingo duten azkena, irailaren azken igandean egingo baita Alderdi Egunaren ospakizuna, 2019tik edukiera mugarik gabe egiten den lehena.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25