Prentsa Aretoa

Berriak

2022/09/11

Diadaren ospakizunean EAJ-PNVk begirunea adierazi dio kataluniar herriari, eta bere etorkizuna askatasunez eta demokrazian erabaki ahal izatea defendatu du

Senatuko Euskal Taldearen bozeramaile Estefanía Beltrán de Heredia eta Imanol Landa euskal senatari eta Goi Ganberaren Mahaiko kidea EAJ-PNVren ordezkari izan dira gaur Rafael Casanovaren omenez urtero egin ohi den lore eskaintzan.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

“Beste behin ere, gaur, irailak 11, Bartzelonara etorri gara, Euskal Herriaren ordezkari garen aldetik, Kataluniar herriari gure errespetua aurkeztera eta gure elkartasuna adieraztera. Hain egun gogoangarrian aldarrikatzen dugu Kataluniak, Euskadik bezala, bere etorkizuna askatasunez eta demokrazian erabakitzeko aukera izan behar duela”. Hitz horiekin hasi da Estefanía Beltrán de Heredia Senatuko Euskal Taldeko bozeramaile andreak, Bartzelonan, Rafael Casanovaren irudiaren aurrean,Kataluniako Diadaren kariaz egin den lore eskaintzan prentsari eskaini dizkion adierazpenetan. Beltrán de Herediak eta Imanol Landa senatari jeltzale eta Goi Ganberaren Mahaiko kideak EAJ-PNVren ordezkaritza osatu dute ekitaldi sinboliko honetan Olatz Arrese, Aitor Iriondo eta Amaia Larrañaga EGikideekin eta PDeCAtTen ordezkaritza batekin, David Bonvehí presidentearekin eta antolakuntza idazkari eta Diputatuen Kongresuan Bartzelonako diputatu Ganís Boadellarekin.

1714ko irailaren 11n Bartzelona hiriaren defentsan eta Kataluniaren askatasunen defentsan hil zen Casanova gogoratzeko dagoen estatuaren ondoan lore eskaintza egin ondoren, Beltrán de Herediak baieztatu duenez EAJ-PNVren aldetik “betidanik aldarrikatu dugu kataluniar auziaren irtenbidea, euskal auzkiarekin gertatzen den bezala, elkarrizketatik baino ezin izango dela etorri, negoziaketatik, akordiotik eta Kataluniako hiritargoaren gehiengo zabalaren borondatea errespetatzetik. Hiritargo honek, Euskadikoak egin duen bezala, bozketaz bozketa adierazi du nazio gisa aitortua izan nahi duela”. Halaber, San Pedro Errondan kokatuta dagoen monumentuan ekaini dituen adierazpenetan esan duenez “Kataluniak eta Euskadik kausak eta aldarrikapenak partekatzen ditugu: nazio aitortza, gure autogobernuak garatzeko bermeak eta gaitasun osoa gure etorkizuna askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko, beti elkarrizketaren eta akordioaren bidez. “Ahalegin partekatu horretan, Kataluniak, kataluniar herriak, EAJren babesa izango du, bai eta Euskal Herriaren elkartasuna ere”, amaitu du Beltrán de Herediak.