Prentsa Aretoa
Berriak
2022/09/28
BBBk eta Bilboko Batzar Artekoek Juan Mari Aburto Rique proposatu dute Bizkaiko hiriburuko alkate izateko hautagai gisa
EAJ-PNVren Bizkaiko exekutibak eta hiriko 13 Uri Erakundeek proposamen ofiziala igorri zieten atzo Bilboko alderdikideei. Urriaren 4an hasiko den hautaketa-prozesuan eztabaidatu beharko da helarazitako proposamena.
BBB eta Batzar Artekoan proposamena Bilboko Alkatetzarako
PROPUESTAS - 2022/09/28
Bizkai Buru Batzarrak, Bilboko Batzar Artekoekin batera, erabaki du Juan Mari Aburto Rique, Bizkaiko hiriburuko egungo alkatea, EAJ-PNVk Bilboko Alkatetzarako hautagai gisa proposatzea 2023ko maiatzean egingo diren Foru Hauteskundeei begira. Hala jakinarazi zien bart Bizkaiko exekutibak EAJ-PNVk hiribilduen dituen 12 Uri Erakundeei.
Alkatetzarako hautagaiaren izenari zerrenda jeltzalean parte har lezaketen pertsonen lehen zerrenda-proposamen bat ere gehitzen zaio. Behin proposamena bidalita, Bilboko alderdikide jeltzaleak izango dira aukeraketa honetan azken hitza izango dutenak. Beren eskuetan egongo da hautagaitza babestea edo beste pertsona batzuk proposatzea urriaren 4an hasiko den barne hauteskunde prozesuan.
Jakina denez, EAJ-PNVren barne aukeraketa prozesuak bi hautespen aldi aurreikusten ditu. Lehen bozketa urriaren 4an hasiko da eta hile bereko 16an amaituko da, eta fase honetan alderdikide bilbotarrek egoki jotzen dituzten hautagaiak proposatu ahal izango dituzte. Bigarren hautespen aldian, urriaren 27tik azaroaren 10era bitartean garatuko den fasean, Bizkaiko alderdikideek aukeratu beharko dituzte lehen bozketa aldian proposatu dituzten hautagaien artean.
Bilboko Alkatetzarako proposamena: Juan Mari Aburto Rique
Juan Mari Aburto Rique (Bilbo, 1961) Zuzenbidean lizentziaduna da eta espezialitate Juridiko Ekonomikoan diplomaduna Deustuko Unibertsitatean, eta Politika Publikoen Ebaluazioan ere diplomaduna. Administrazio Orokorreko teknikaria da, Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionarioa (1985etik). Eusko Jaurlaritzan Enplegu eta Gizarte saileko kontseilari (2012-2015) eta Barne saileko zerbitzuen zuzendari (1991-1994) izan da bere ibilbide profesionalean.
Bizkaiko Foru Aldundian, Lehendakaritzako diputatu, ahaldun nagusiorde eta erakundearen bozeramaile izan zen (2011-2012), Gizarte Ekintzako diputatu (2003-2007 eta 2007-2011) eta Araubide Juridikoaren eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusi (1994-2003).
1991z geroztik alderdikidetua, batzarkidea izan zen Bizkaiko Batzar Nagusietan (2011-2012) eta, 2015az geroztik, Bizkaiko hiriburuko alkatea da. Euskalduna da, eta gaztelaniaz eta ingelesez arin hitz egiten eta idazten du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25