Prentsa Aretoa

Berriak

2022/10/13

Esteban kritiko agertu da Sánchezek aurrekontuen negoziaketaren erdian egin duen agerraldiarekin “Ez da momenturik egokiena, ezta zuhurtziak gomendatuko lukeena ere”

Euskal Taldeko bozeramaileak Espainiako Gobernuko presidenteari gogorarazi dionez “astebete geratzen da Euskal Taldeak erabaki dezan Estatuko Aurrekontu Orokorrei osoko zuzenketa aurkeztuko dion ala ez”, eta salatu du “lehenagotik ezagun diren” neurriak “behin eta berriz azaltzeko duen obsesioa”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Esteban, Euskal Taldeko bozeramailea, oso kritiko agertu da Kongresuan Sánchezen eskariz gaur bertan egin den ezohiko agerraldiarekin “aurrekontuen izapidea hasita dagoela”. “Ez da momenturik egokiena,ezta zuhurtziak negoziaketen erdian gomendatuko lukeena ere. (…) Ezer praktikora eramango gaituen bilkura, baizik eta polemika nagusitzera, itxurakerietara eta gatazka antzura. Bai eta adostasuna bilatzen den horiekin borroka dialektikoa izatera ere”, baieztatu du.

Hain zuzen ere, eta aurrekontuen inguruan ez eztabaidatzeko jarreraren arabera, Euskal Taldeko bozeramailea mugatu da Espainiako gobernu buruari gogoratzera astebete geratzen dela Exekutibo zentralak aurrekontuen inguruko “akordioa bilatzeko bidea jorra dezan”; epe berbera du Euskal taldeak “aurrekontu horiei osoko zuzenketa aurkeztuko ote diegun pentsatzeko”.

Testuinguru horretan, Estebanek salatu du gaur bertan egin den osokoa ez dela deitu iragan asteburuan Pragan Europako liderren artean egin den bilera informalaren berri emateko, baizik eta Espainiako gobernuko presidentearen “obsesioa” delako “Gobernuak hartu dituen neurri onak behin eta berriz azaltzea”. “Ezagun ditugun neurriak behin eta berriro azaltzen dizkigu eta, gainera, Aurrekontuen liburu horian irakurri ahal izan ditugu, jada”, berretsi du. “Inkestetan onik ateratzeko behar dena ez da diskurtso luze eta errepikakorren inguruko eztabaidak sortaraztea, baizik eta onartu diren neurriak behar dituztenengana iritsi daitezela. Garrantzitsuena ez da jendeak entzuten duena baizik eta jendeak sentitzen duena”, gaineratu du.

Sánchezek gaur osokoan energiaren inguruan iragarri dituen neurriei dagokienez, Estebanek baloratu du erkidegoen galdara komunitarioen ingurukoa, baina kritikatu du erabakia berantiarra izan dela. “Ez da ulergarria urriaren erdira arte itxaron behar izatea, negua atean dugula, bereziki guk neurri hori apirilean eskatu genuelako”.

Asteburuan Pragan egin den Europako Gailur informalean hartu diren erabakiei dagokienez, datorren asterako aurreikusita dagoen Europako Kontseiluak formalizatu beharko dituenak, Esteban “harrituta” agertu da Errusiari erdieroaleen salmenta geldiarazteko erabakia atzeratu delako eta arintasuna eskatu du gasaren neurria mugatzeko mekanismo iraunkorra ezartzeko orduan, bai eta argindar sisteman prezioak ezartzeko sistema erreformatzeko ere.

Dena dela, euskal taldeko bozeramaileak “zentzugabe” jo du Espainiako gobernuak penintsula gasaren hub bat bilakatzeko duen asmoa, “ia hutsetik” bultzatu nahi duelako EL Muselen gasa metatzea “gaur egun gasontzi gehien hartzen dituen bigarren portuan, Bilbokoan, bigarren zamaleku bat baimentzeari uko egiten dion bitartean”. Aldi berean kritikatu du presidenteak aipatu ez izana “zerumugan antzeman daitekeen hodei beltza: OPEP-en baitan Arabia Saudi eta Errusiaren artean erabaki duen petrolio produkzioaren murrizketa”.