Prentsa Aretoa
Berriak
2022/10/14
Mungiako EAJ-PNVk Alaitz Erkoreka udal-hauteskundeetan alkategai izateko aukeratu du
Erkorekak, gaur egungo Alkateorde eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak, jasotako babesa eskertu du eta erronka “errespetuz, apaltasunez, arduraz, indarrez eta ilusinoz” hartzen duela ziurtatu du
Mungiako batzokian atzo egindako EAJ-PNVren batzarrak Alaitz Erkoreka aukeratu zuen 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetarako alkategai.
Erkoreka udal gobernu taldeko kidea da 2015etik. Zazpi urte baino gehiago emon ditu alkateorde eta hainbat saileko arduradun lez (Kultura, Euskara, Zerbitzu Orokorrak, Gardentasuna, Komunikazino Publikoa). Gaur egun, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzia da, eta bertatik Mungiako HAPO barriaren proiektua eta legegintzaldi honetako inbertsino-plana lantzen ari da beharrean. Plan horren barruan, besteak beste, Torrebillela parkeko umeen aisialdirako gune barria aurreikusten da. Modu berean, nabarmendu behar da Mungiako Udala modernizetako plana (HAZ –Herritarren Arretarako Zerbitzua–, digitalizazinoa, gardentasuna), aurrekontu parte-hartzaileak abian jartea eta Olalde Aretoa Bizkaiko kulturaren erreferente lez bultzatzea moduko proiektuak gidau dituala, besteak beste.
Mungiako EAJ-PNVtik nabarmendu dabenez “persona prestaua da. Udal-kudeaketan Alkateorde eta Zinegotzi lez lortutako esperientzia dauka, lidergo-gaitasuna dau eta talde-lanaren defendatzaile sutsua da. Ondo ezagutzen ditu Mungia eta mungiarrak”.
Biografia
Alaitz Erkoreka Baraiazarra, 49 urteko mungiarra, Enpresa Zientzietan eta Musikan eta Pianoan diplomaduna da. Gaztelaniaz, euskeraz eta ingelesez egiten dau berba. Ezkonduta dago eta alaba biren ama da.
Adierazo dauenez, “harro nago nire alderdikideek nire herriko alkategai aukeratu nabelako. Eskerrak emon gura deutsuedaz zuen babesarengaitik eta konfiantzarengaitik, eta errespetuz, apaltasunez, arduraz, indarrez eta ilusinoz hartzen dot erronka barria”.
Modu berean, adierazo dauenez “lan handia daukagu aurrean, guztion artean Mungiaren eta etorkizun hobearen alde jarraituko dogu beharrean, udalerri hobea, inklusiboagoa, berdeagoa, euskaldunagoa eta jasangarriagoa lortzeko. Beti mungiarren beharrei eta gurariei adi. Nondik gatozan ahaztu barik, beti etorkizunari begira. Zintzotasun eta gardentasun osoz. Entzunez, berba eginez, akordioak lortuz. Hori izango da gure jarduteko modua”.
Erkoreka beti egon da kulturagaz, euskeragaz eta hezkuntzagaz lotuta. Euskeraren arloan, euskara eskolak emon ebazan Uztarri alkartean; hezkuntzan, Larramendi ikastolako zuzendaritza kontsejuko kide izan zan; eta Kulturan, 20 urte baino gehiago emon ebazan Andui alkartean, Olentzeroren etorrera antolatzen, eta Lauaxeta antzerki herrikoian be hartu dau parte.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25