Prentsa Aretoa
Berriak
2022/10/16
Alberto Ruiz de Azua izango da Arrigorriagako EAJ-PNVren alkategaia
"Oso hunkituta nago eman didaten zeregin berri honekin. Helburua argia da: alkatetza berreskuratzea eta indar bozkatuena izatea", nabarmendu du, hautagai izendatu eta berehala
Arrigorriagako EAJ-PNVren batzarrak 2023ko maiatzean egingo diren udal-hauteskundeetarako hautagaia aukeratu berri du: Alberto Ruiz de Azua. Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Saileko egungo zuzendaria eta 1999 eta 2011 urteen artean herriko alkatea izandakoa Arrigorriagako EAJren zerrendaburu izango da berriro ere. “Ohore eta erantzukizun handia da hurrengo hauteskundeetarako hautagaia izatea. Gainerako hautagai posibleekiko errespetu eta apaltasun osoz, gure boto-emaileak ilusionatzen eta alkatetza berreskuratzen saiatuko gara. Nire esku dagoen guztia egingo dut helburua lortzeko”, azaldu du Ruiz de Azuak hautagai izendatu eta berehala.
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua, 1982tik funtzionarioa da Bilboko Udalean eta hiru hizkuntza hitz egiten ditu: euskara, ingelesa eta gaztelania. Arrigorriagako alkatea izan zen 1999tik 2011ra, eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko presidenteorde ere izan zen aldi berean. 2011tik gaur arte, Bilboko Udaleko hainbat sailetako zuzendari izan da. Gainera, Estrategia Local enpresaren kolaboratzailea da prestakuntza-gaietan. Mendiarekiko duen pasioa nabarmentzen da, Euskal Mendizale Federazioaren batzarrean egiten duen lanarekin bateratzen duen hobbya.
“Oso hunkituta eta ilusionatuta nago aurrean dugun erronka berri honekin. Helburua argia da: herritarren ilusioa eta alkatetza berreskuratzea eta indar bozkatuena izatea. Ez da erraza izango, baina horretan ahaleginduko naiz. Norberaren herriko alkatea izatea ohore handienetakoa da, baina, aldi berean, erantzukizun handia. Berriro Arrigorriagako alkate izateko nigan konfiantza izan duten pertsona guztiei huts ez egiten saiatuko naiz”, gaineratu du hautagai berriak.
“Halaber, hiru urte eta erdiz oposiziotik izugarrizko lana egin duten pertsonak zoriondu gura nituzke. Gobernatzea gogorra da, baina oposizioan egotea gehiago, eta uste dut zoragarri egin dutela. Horren erakusgarri da oso proiektu garrantzitsua, kiroldegiaren berrikuntza, aurrera ateratzeko gai izan direla. Hori gauzatzea gobernu-taldearen ardura da, baina proiektu hori oposiziotik sortu da eta oso garrantzitsua izango da herritarrentzat”, amaitu du.
Arrigorriagako EAJtik nabarmendu dutenez “gure herrian oso pertsona ezaguna eta hautagai bikaina da. Alkate handia izan zela erakutsi zuen, eta uste dugu bera dela alkatetza berreskuratzen ahalegintzeko pertsona egokia. Urte hauetan, gainera, esperientzia handia irabazi du Bilboko Udaleko hainbat sailetako Zuzendari gisa, eta hori funtsezkoa da hau bezalako garrantzi handiko kargurako”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25