Prentsa Aretoa

Berriak

2022/10/20

EAJ-PNVk Ipar Atlantikoko arrantza zonaldeen itxierak euskal flotan izango duen eraginagatiko kezka eramango du Senatura

Astearteko kontrol saioan, Euskal Taldeak Karrantza eta Bilbo arteko trenen maiztasunez ere galdetuko du

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Ipar Atlantikoko arrantza zonaldeen itxierak euskal flotan izango duen eraginagatiko kezka eramango du Senatura

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euskal Talde Parlamentarioak Atlantikoaren ipar-ekialdeko 87 arrantza-eremu ixteak euskal flotan izango dituen ondorioez galdetuko dio Espainiako Gobernuari. Juan Carlos Medinak EAJ-PNVren kezka azalduko dio Luis Planas ministroari, Europako Batzordeak arrantza-jarduerarako hainbat debeku-eremu ezarri dituelako eta Estatuko flotan izaten ari den ondorioei buruz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak egiten duen balantzea zehazteko eskatuko dio. 2022ko irailaren 15eko Batzordearen 2022/1614 EB Betearazpen Erregelamenduak ur sakonetako arrantza-eremuak zehaztu zituen, eta 87 gunerainoko zerrenda ezarri zuen, itsas ekosistema kalteberak dituztenak edo izan ditzaketenak.

Bestalde, Maribel Vaquero senatariak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroari luzatuko dio galdera, hain zuzen ere, zer neurri hartu dituen Espainiako Gobernuak Santander-Bilbo trenbide-linearen maiztasunak areagotzeko eta zerbitzu publikoa hobetzeko, eta, bereziki, Karrantza eta Bilbo arteko ibilbidean, honenbestez, erabiltzaileen beharretara egokitzeko, bai zerbitzuari bai maiztasunei dagokienez.