Prentsa Aretoa
Berriak
2022/10/20
Bizkaiko udalek 1.010,38 milioi euro jasoko dituzte 2023an finantzatzeko
Udalkutxako aurreikuspena, Finantzen Lurralde Kontseiluan onartua, 1.010,38 milioi eurokoa izango da. Horrek esan nahi du % 6,8 handituko dela aurten jasotako zenbatekoarekin alderatuta.
Gaur arratsaldean egindako bileran, Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseiluak ontzat eman du 2023an Bizkaiko udalen artean banatzekoa den funtsen estimazioa, zeina, guztira, 1.1.010,38 milioi eurokoa izango baita. 1.000,96 milioi euro Udalkutxatik eta 9,42 milioi Gizarte Zerbitzuen Funtsaren bitartez.
Udalkutxa Foru Funtsa % 6,8 handituko da 2022ko ekitaldiko aurrekontuan jasotako aurreikuspenarekin alderatuta, eta % 4,69 2022ko likidazio-aurreikuspenarekin alderatuta, zeina datorren urteko otsailean ezagutuko baita.
Zenbateko hori proportzionalki banatuko da Bizkaiko udalen artean, Udalkutxa-Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren bidez. Udalkutxatik jasotako diru hori funtsezkoa da udalek hurrengo ekitaldirako beren aurrekontuak prestatu ahal ditzaten. Udalerrien arteko banaketa irizpide hauen arabera egiten da: biztanleria, langabezia-tasa, ahalegin fiskala, ikastetxe kopurua edo biztanleriaren sakabanaketa.
Bileran, halaber, aurtengo 2022ko ekitaldiko Udalkutxa Funtsaren likidazioa ixteko aurreikuspenak aztertu dira. Behin betiko datuak Finantzen Lurralde Kontseiluaren datorren otsaileko bileran ezagutuko badira ere, badirudi likidazioa berriz positiboa izango dela, 18,78 milioi euroko zenbatekoarekin, eta zenbateko hori udalen artean banatuko dela 2023ko otsaileko behin betiko likidazioaren ondoren.
Aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari dagokienez, 2023ko ekitaldirako arau fiskalak etenda mantentzen dira, 2020, 2021 eta 2022ko ekitaldietan egin zen bezala. Bizkaiko Foru Aldundiko eta udalerrietako ordezkariek uste dute zuhurrak eta arduratsuak izan behar dutela gaur egungo eta etorkizuneko gastuetan, eta finantza-iraunkortasunaren printzipioa zorrotz bete behar dutela. Era berean, toki-erakunde bat epe luzera aurrezki garbi negatiboarekin zorpetu ezinari dagokionez, normaltasunera itzultzea erabaki da.
Genero-indarkeriaren aurkako Estatu Itunetik datozen funtsak banatzea ere erabaki da. 1.341.440,27 euro banatuko dira Bizkaiko udalerrien artean. Udalerri bakoitzari kopuru finko bat egokituko zaio udalerri bakoitzeko, 3.000 euro gehi 0,87 zentimo biztanleko.
Finantzetako Lurralde Kontseiluari buruz
Finantzetako Lurralde Kontseilua Bizkaiko udalen eta Foru Aldundiaren arteko partaidetza- eta koordinazio-organoa da, udal finantzaketaren banaketaz arduratzen dena, eta Bizkaiko Lurralde Historikoko sektore publikoaren ekonomia-finantza eta aurrekontu arloetako jarduera koordinatzen du. Hamar kidek osatzen dira. Bost Bizkaiko Foru Aldundikoak dira, eta gainerako bostak, berriz, EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkariak dira, hain zuzen ere, Balmaseda, Bilbo, Ermua, Larrabetzu eta Muskizeko udaletakoak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25