Prentsa Aretoa

Berriak

2022/09/19

BAT, B Accelerator Tower, ireki da Bizkaia Dorrean

Bizkaiko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa 40 startup baino gehiagorekin, BAT nazioartean konektatutako ekosistema da, non eragile guztiek elkarri eragiten dioten konponbide berritzaileak eta teknologiako proiektu intentsibo berriak abian jartzeko

rss Ezagutzera eman
BAT, B Accelerator Tower, ireki da Bizkaia Dorrean

ARGAZKIA JAITSI

B Accelerator Tower (BAT) zentroak ateak ireki ditu Bizkaia Dorrean, startup, korporazio, venture kapitaleko enpresa eta zentro teknologiko eta unibertsitateen artean atxikitako 220 erakunde baino gehiagoko ekosistemarekin. Guztiak dagoeneko BATeko kideak dira, hazten jarraitzen duen eta mundu osoko ekintzailetza, berrikuntza eta talentu hub nagusiekin (besteak beset Shanghai, Singapore, Tokio, Boston, New York, Sao Paulo, Txile, Mexiko, Dublin edo Tallin) aliantzak batzen dituen komunitatea.

BATek nazioarteko ekintzailetza aurreratuaren arloan inoiz ikusi ez den ereduari erantzuten dio; zentro hau Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren bultzada publikotik sortu zen eta PwC buru duen nazioarteko aliantzak kudeatzen du, berrikuntzaren esparruan erreferenteak diren Talent Garden eta Impact Hub eragileen laguntzarekin. BAT eredua nazioarteko konektibitate handiagatik nabarmentzen da, eragile horien artean eratutako aliantzari eta PwCren nazioarteko sareak sortutako aliantza berriei esker; halaber, mundu pribatuko adituen eskutik, eragile guztientzako balio erantsiko zerbitzuen zorroaren eskuragarritasunagatik nabarmentzen da eta laguntza publiko handiena du, proiektu berritzaileak abian jartzen eta inbertitzen laguntzen duten politiken bidez.

Inaugurazio ofizialean Iñigo Urkullu lehendakaria izan da buru, eta bertan izan dira Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, Gonzalo Sánchez, PwCko presidentea eta Davide Datoli, Talent Gardenen sortzaileetako bat. Auditorioak BAT komunitatea hartu du: eraikinaren seigarren eta bederatzigarren solairuen arteko instalazioak okupatzen dituzten startupak, korporazioak, agente teknologikoak eta inbertsio-funtsetakoak. 4.000 metro karratuko hedadurarekin, lau solairu hauek zentroaren lehen fasea dira, eta hazten jarraituko du erakunde berriak iritsi ahala.

Unai Rementeria: Dagoeneko %80 ko okupazioa dogu. Eta gaur ere aditzera emoten deutsuet, bigarren fasearen diseinuan dagoeneko hazte gareala. Eta horren obra lanak datorren urtean amaiturik egotea espero dogu. Badakizu beti aditzera emon dogula honelako zentroa derrigorrezkoa zala Euskadin. Baina gure asmoa ez da izan BAT startup ekin eta enpresekin batzea, ez. Gure asmoa alkar arteko lana egotea da. Hemen eta birtualki konekatuak dagozan guztiekin.

BAT kontzentratzaile handia da, talentua, beharrak eta konponbideak hurbilago egon daitezen eta elkar aurki dezaten. Hala korporazioak eta ETEak hurbilago daude euren erronkei erantzun diezaieketen talentutik eta startup espezializatuetatik. Eta startupek, berriz, euren proiektuak beste maila batera garatzeko behar dituzten funtsezko aliantzak aurki ditzakete; inbertitzaileak, pilotuak egiteko korporazioak eta/edo euren expertisearen osagarri izango diren agente zientifiko-teknologikoak eta prestakuntzakoak.

BAT zerbitzuak

B Accelerator Tower zerbitzu-portfolio zabalarekin sortzen da, kideen arteko loturak eta arrakasta bermatzeko behar den laguntza espezializatua erraztuko dituena. Zerbitzu horien artean honako hauek azpimarratu behar dira:

  • Pilotuen garapena, azpiegitura, laborategi eta korporazioen ekipamenduari buruzko kontzeptu-probak, berrikuntza irekiko ereduekin jarduten duten zentro teknologikoak eta unibertsitateak, baita Europako proiektuetara sartzeko partzuergoak, etab. ere.
  • Talentua, proiektuak eta I+G+b merkatuko beharrekin lotzea, transferentzia teknologikoa bizkortuz.
  • Berrikuntza irekiko ereduen araberako matchmaking-programak.
  • ETEei eta startupei aholkularitza ematea eta inbertsioa eta finantzaketa bilatzen laguntzea.
  • Azelerazio-programak hedatzea sektoreko aditu, aditu teknologiko, founder eta inbertitzaileen… sare zabal baten laguntzarekin.
  • Urteko egutegian 100 prestakuntza-jarduera, ekitaldi espezializatu eta networking-ekitaldi baino gehiago izatea, bai BAT komunitatean bertan, bai nazioarteko nodo guztien lankidetzarekin.
  • Talentuaren eta partnershipak garatzeko ahalmen handiko  startupen  nazioarteko identifikazioa.