Prentsa Aretoa
Berriak
2022/11/11
Iker Santocildesek “Urduñako herritarrak erabaki guztien erdigunean jartzearen alde” egin du
Hiriko alkategai hautatu berriak adierazi duenez, EAJ-PNVk proiektu eta ekintzak planteatuko ditu “gure hiriaz hitz egiten duenean jendearen begietan distira berriro ikus dadin”
Iker Santocildes aho batez aukeratu dute EAJ- PNVren Urduñako alkategai 2023ko udal hauteskundeetarako. 26 urte dituela, urduñarrak pauso bat eman du hainbeste maite duen hiriko alkate izateko, aititarengandik eta amamarengandik jasotako maitasuna: “Begiak argitzen zitzaizkien Urduñaz hitz egitean. Lan asko egin zuten eta hiriaren, industriaren, jaien, tradizioen eta kaleko bizimoduaren parte sentitzen ziren”. 2015ean, Santocildes alderdi jeltzalean afiliatu zen, “hiriak bizi duen egoera korapilatsua konpontzen saiatzeko”.
Urduñar hautagai gisa bere lehen hitzak auzokideentzat eta udalerriko elkarteentzat dira: “Bizilagunak dira hiriaren benetako beharrak ondoen ezagutzen dituztenak. Gehiago entzun behar ditugu, gure erabaki guztien erdigunean jarri, eta ahotsa eta bide eraginkorrak eman, beren kezkak eta proposamenak helarazi ahal izateko. Ezin dira alde bakarreko erabakiak hartu eta Udala kudeatu askoren bizkar, azken urteetan egin den bezala”. Entzute aktiboko prozesu hori datozen hilabeteetan gauzatuko da asmo handiko plan batean, “udalerria merezi duen lekuan jartzeko, Urduñaz hitz egiten duenean jendearen begietan distira berriro ikustea eragingo duten proiektu eta ekintza ugarirekin”.
Hasteko, hautagai berriak hainbat proiektu proposatuko dizkie herritarrei, hala nola industrialdea suspertzea; La Muera igerilekua eta haren ingurunea berreskuratzea; Urduñako turismoa indartzea; eta hirigune historikoa birgaitzea, gaur egun egoera “tamalgarrian” baitago, etxebizitza berriak eraikitzea eta daudenak birgaitzea sustatuz, berdeguneak sortuz eta irisgarritasuna hobetuz.
Urduñarrak Urduñako Maria ikastetxean hasi zituen ikasketak, 7 urte bete arte, ikastetxeak ateak itxi zituen arte. Ondoren, Antiguako Andre Mariaren ikastetxean jarraitu zuen oinarrizko prestakuntza akademikoarekin, adin nagusitasunera iritsi arte, Administrazio eta Finantzetako goi-mailako gradua egin zuen; ondoren, EHUko Sarrikoko fakultatean Fiskalitatean eta Administrazio Publikoan graduatu zen. Gaur egun, gestoria batean egiten du lan, hipoteka- kudeatzaile gisa.
Santocildes oso errotuta dago Urduñako kirol-kulturarekin, eta 6 eta 25 urte bitartean jokatu du Beharbide saskibaloi-taldean, kapitaina izateaz gain. Gaur egun, emakumezkoen senior taldeko entrenatzailea da eta klubeko zuzendaritza batzordeko kide da, “behar den guztian laguntza emanez”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25