Prentsa Aretoa
Berriak
2022/11/24
Josu Andoni Begoñak baieztatu du EAJ-PNVk “ilusioa eragiteko moduko proiektuak dituela Loiurentzat”
Hurbiltasuna, entzute aktiboa eta 2015etik aurrera herriko Alkatetzatik egin den lana izan dira Loiun oraingo alkatearengan konfiantza berresteko eta hautagai izendatzeko arrazoi nagusiak
Josu Andoni Begoña Fernández de Arroiabe (Loiu, 1976) izango da berriro EAJ-PNVk 2023ko udal hauteskundeetara Loiuko Alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia. Hala erabaki du aho batez EAJ-PNVren uri batzarrak, oraingo alkateak Loiuko Udaleko aginte makila 2015ean hartu zuenetik aurrera egin duen kudeaketa lanari eta ibilbideari balorazio positiboa emanez.
Begoñak alderdikideei eta erakunde osoari eskertu zien berarengan jarritako konfiantza. “Loiu buruan eta bihotzean daramat nire bizitzako egun guztietan, eta gogotsu eta ilusioz beteta onartzen dut gure udalerria eraldatzeko daramagun erronka hau. Ez dago ohore handiagorik bihotzez maite duzun herriko alkate izatea baino”, eskertu du. “EAJ-PNVk jarraitzen du gure udalerriarentzat ilusioa sortarazteko moduko proiektuak izaten. Ideia handiak eta jarduera zehatzak hiritarrei aurkeztuko diegun hauteskunde programan aurkeztuko ditugunak. Egunero lan egiten jarraituko dugu loiuztarren onerako eta haien alde. Bertatik bertara, beraiekin batera, azken urteetan praktikatu dugun entzute aktiboaren bidez, etorkizunari ilusioz beteta begiratuz eta Loiuko seme eta alabak izateaz harro”, esan du Jon Andonik.
Loiuko EAJ-PNVrengandik azpimarratu dute pertsona hurbila dela eta egunero jasotzen eta erantzuten dituela kalean edo teknologia berrien bidez herritarrek egiten dizkioten iradokizunak eta proposamenak. Gainera, gaitasun handia ere badu oposizioko alderdiekin proiektu ezberdinak negoziatzeko. Ezaugarri horiek guztiek abalatzen dute toki administrazio publikoa kudeatzen jarrai dezan. Begoñak eskarmentu handia dauka udal-administrazioan eta ez bakarrik herriko Udalean baizik eta baita Txorierriko Mankomunitateko presidente gisa; “karisma, lidergoa eta lan egiteko gaitasun handia duen hautagaia da”, baloratu dute.
Pandemian erakutsi zuen hiritarren arazoei aurre egiteko gaitasuna zuela orduan bizi zen egoera konplikatuan eta, gainera, loiuztarrenganako enpatia erakusten jakin zuen. Udalerriko 1000 etxeetara joan zen bere herrikideen osasun egoeraz jakiteko.
EAJ-PNVren Loiuko Uri Erakundearen aldetik nabarmendu dute konbentzituta daudela “Begoña dela Loiuk behar duen pertsona lantalde berria lideratzen jarraitzeko udalerriak aurrera egiten jarrai dezan. Eta ez soilik proiektu kulturalak, sozialak eta kirol arlokoak martxan jarriz, baizik eta baita herritarren bizimodua eta bizitza kalitatea hobetzen lagunduko duten obrak eginez ere”, baieztatu dute.
Hainbat proiektu gauzatu direnez, Loiuk bilakaera oso positiboa izan du azken aldian. Etxebizitza Planerako aireportu-baimenak lortzea, haurreskolako obrak hastea, Larrondoko kirol- eta kultura-ikastaroetarako lokalak, ‘splashpark’-a, bidegorria, gimnasio berria, txiki-parkea, haur-jolaserako gune berriak, udal-igerilekuen proiektua, auzoetako argiteria publikoa aldatzea, Larrondoko gizarte-etxe handia eraberritzea, auzo horretako parkea estaltzea eta erretiratuen etxe berria, besteak beste, udalerriaren aldaketa eta bilakaera nabarmena eragiten ari dira.
Hautagaiaren biografia
Irakasle ikasketak egin zituen EHUren Gasteizko campusean eta Zuzenbidea Deustuko Unibertsitatean. 2002tik EAJ-PNVko kide da eta Euzko Gaztedi-EGIko Kontseilu Nazionaleko kide izan zen. 7 urteko esperientziaz gain, Txorierriko Mankomunitateko presidentea da 2019tik.
Kirol eta musika zale amorratua, mendietan zehar MTB edo trailetan parte hartzen du edo, noizean behin, bateria jotzen du “adrenalina askatzeko”. Aldi berean, familiarekin, lagunekin, egoteaz gozatzen du, haiekin ematen baitu denbora libre gehiena Loiuko kale eta plazetan.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25