Prentsa Aretoa

Berriak

2022/12/30

Erlantz Urresti Olasagaste izango da Maruri-Jatabeko EAJ-PNV-ren alkategaia

Azken bi legegintzaldietan hainbat arlotako zinegotzi izan ondoren, zerrendaburuak lantalde gaztea eta berritua du inguruan, gero eta aldakorragoa eta pluralagoa den udalerri baten beharrei aurre egiteko, eta guztiei ahaleginetik eta ilusiotik erantzungo diegu

rss Ezagutzera eman
Erlantz Urresti Olasagaste izango da Maruri-Jatabeko EAJ-PNV-ren alkategaia

ARGAZKIA JAITSI

“Eskertzen dut Maruri-Jatabeko EAJ-PNVko afiliazioak nigan jarri duen konfiantza talde gazte eta berritu baten buru izateko, gure udalerriko pertsonen eta zerbitzuen bizi-kalitatea hobetzeko, egunez egun, lan egiteko konpromisoarekin”. Maruri-Jatabeko EAJ-PNVren Udal Batzarrak proposatuta, Erlantz Urresti Olasagasteri dagokio ilusioz eta arduraz auzokideen, gure pertsonen, ongizatea erdigunean duen proiektu handi baten buru izatea.

Urresti marketing digitaleko teknikaria da gaur egun Gaursa enpresan. Zortzi urtez Udaleko zinegotzia izan da hainbat arlotan, eta horri esker, udal-politika ondu du, eta entzuten jakin du, inor atzean uzten ez duten akordioak lortzeko.

Tokiko Agintaldi Planaren eta aurrekontu parte-hartzaileen proposamenen proiektuen %90 gauzatze-prozesuan daude eta hori, COVID-19a eta Errusiak Ukraina inbaditzea bezalako kolpe gogorreko legealdiaren ondoren, “Isaac Amezaga Larrazabal alkatea, eta Estanis Fernández Ajuria eta Maite Olazabal Etxaniz zinegotziak buru dituen egungo gobernu-taldearen konpromisoari esker bakarrik uler daiteke. Ohore handia da talde honetako kide izatea”. Isaac Amezaga Larrazabalek azken agintaldi hauetan egindako lana eskertu nahiko luke bereziki. “Berak erakutsitako maila eta utzitako aztarna garden eta zintzoa jarraitu gura nuke”, dio esker onez.

“Lan asko dugu aurretik, baina ilusioarekin, konpromisoarekin, gaztetasunarekin, profesionaltasunarekin eta, funtsezkoa, gogo handiarekin egiten diogu aurre”. Hori dela eta, Maruri-Jatabek taldea hautatzeko prozesua (zerrendaburuak eta zinegotziak) elkarrekin egin nahi izan du, auzotarrek hautagaitza osoa ezagutzeko denbora nahikoa izan dezaten. “Taldean, independiente bezala, herrian ezagunak diren emakume bi daramazkigu. Honek erakusten du EAJ-PNV alderdi anitza dela eta lan egiteko gogoa duen edozein pertsonak tokia duela bertan”. Keltxe Elorriaga, Ainara Arkotxa (independentea), Aitzol Olabarri, Mikel Larrauri, Elene Gangoiti, Lander Plaza, Igone Castillo (independentea), Unai Gangoiti, Ainhoa Gondra, Ainhoa Argaluza eta Ibon Alzaga osatzen dute zerrenda jeltzalea Maruri-Jataben. “Plazer handia da pertsona horiekin guztiekin kontatu ahal izatea, Jataberen etorkizuna eraikitzea herritar, elkarte, denda eta pertsona-talde guztiei dagokiela ahaztu barik”.

Erlantz Urresti Olasagastek argi eta garbi uste du lantalde hau gai dela ingurumena gero eta gehiago errespetatzen duen eta gero eta jasangarriagoa den udalerri batera eramango duen elkarlan horren buru izateko, eta bertan bizi diren nahiz bisitatzen duten pertsonek bertute inbidiagarriz betetako udalerri atsegin bat aurkitzeko.