Prentsa Aretoa
Berriak
2023/01/11
Elixabete Uribarri Uriarte EAJ-PNVren apustua da “Plentziak behar duen aldaketa lideratzen jarraitzeko”
Alderdikideek berretsi dute egungo alkatearen alde egiten duten apustua, herriarentzat garrantzitsuak diren proiektuak burutzeko helburuarekin
Plentziako EAJ-PNVko alderdikideek berretsi dute Elixabete Uribarri Uriarteren (Plentzia, 1965) alde egiten duten apustua, berriz ere Alkatetzarako proposatuz. Era honetan, Plentziako alderdikideek oinarriak ezarri dituzte egungo alkateak udal kudeaketaren burutzan hurrengo lau urteak eman ditzan. Legealdi berri batek ahalbidetuko dio zerrendaburuari kostako herriarentzat berebizikoak diren proiektuak burutzea.
Udalerriko EAJ-PNVk Uribarrirengan duen konfiantza berretsi du horrela. Abokatua da lanbidez eta ibilbide luze eta zabala egin du udal politikan. Egun egiten ari garen barne prozesutik aterako den lantaldearen laguntzarekin egingo die aurre maiatzeko udal hauteskundeei. “Talde berria eta belaunaldi ezberdinetako pertsonek osatutako lantaldea lantzen ari gara”, baietzatu dute uri buru batzar jeltzaletik.
Amaitzear dagoen legealdia erronkaz beteta egon da eta pandemiak nabarmen baldintzatu du. Azken urteak eta Elixabete Uribarrik gobernuko lantaldearen buru gisa egin duen lana aztertuta, Plentziako EAJ-PNVren aldetik gure konfiantza ematen diogu hurrengo lau urteotan ere Plentziak behar duen aldaketa lideratzen jarrai dezan”. “Proiektu serio eta errealista planteatzen dugu Plentzian, oinak lur gainean sendo jarrita. Proiektu honek helburu garrantzitsuak sendotuko ditu, herriak benetan nahi dituenak, baloredun proiektuak, hurbiltasuna ezaugarri izango dutenak”, aurreratu dute.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25