Prentsa Aretoa
Berriak
2023/01/27
“Harro egoteko gauza da zure herriaren etorkizuna lideratzeko aukeratua izatea”, aldarrikatu du Patrik Saitua Betanzosek
Alkatetzarako hautagaiak “ilusio handiarekin” hartu du Felix Naberanek utziko duen erreleboa maiatzeko udal hauteskundeetan EAJ-PNVk Artean aurkeztuko duen zerrendan
“Harro egoteko moduko gauza da herrikideek jaio zaren herriaren etorkizuna lideratzeko aukeratu zaituztela ikustea, bai eta erantzukizun handia ere”, esan du esker onez Patrik Saitua Betanzosek (Gautegiz-Arteaga, 1987) Gautegiz-Arteagako alderdikideek beren herriko alkategai izendatu ondoren. “Ilusioz beteta sentitzen naiz EAJ-PNVk arteagatarren aurrean aurkeztuko duen hautagaitzako buru izatean”, aitortu du, baina jabetzen da “erronka erraldoia” izango dela “Juan Felix Naberanek udaletxean hainbat urte eman ondoren utziko duen lekua betetzea”.
Saituak balioetsi nahi du azken legealdietan garatu diren proiektuak. Esate baterako, herritar gazteenei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzera bideratutakoak, hauen artean herriko eskolan eginiko hobekuntzak (zerbitzu eta azpiegituren alorrean) edo umeentzako jolasgunea instalazio berriekin hobetu izana. “Espaloiak berriztatzeko lanen hasiera, trafikoa errotonden bidez moteltzeko egin den ahalegina, hainbat kale asfaltatu izana eta udalerriaren inguruan ibilbide osasungarriak egin izana” ere badira hautagai jeltzaleak nabarmendu nahi dituen proiektuak. Era berean aipatu nahi izan du udal gimnasio berria “oraingo legealdia amaitu aurretik ikusiko duguna”, bai eta Gautegiz-Arteagako plaza modernizatzera begira herritarren artean abian jarri den partaidetzazko prozesua”.
Bidelagun izango duen lantaldearekin murgilduta dago gaur egun hauteskunde egitasmoa diseinatzeko lanean. Ildo honetatik EAJ-PNVren haugagaiak baieztatu duenez “hasitako proiektuak amaituko ditugu”. Era berean “Pilotalekuko kirol instalazioak hobetzeko lanak planteatuko ditugu (aldagelak eta dutxak); udal eraikinetako teilatuetan eguzki panelak jarriko ditugu Arteagan etorkizun jasangarriagoa izan dezagun; Zelaieta ondoko kaleetan irisgarritasuna hobetzeko eta trafikoa moteltzeko lanak egingo ditugu eta Herriko Plaza modernizatuko dugu gure herritarren beharrei erantzuna emateko”.
Patrik Saitua Maisutzan diplomatua da, Heziketa Fisikoan espezializatua, eta gaur egun irakasle da Busturiako UIHPn (Urdaibai Ingurumen Hezkuntza Proiektua). Hautagai jeltzalea sarri ikus genezake triatloi probetan parte hartzen, “triatloi zale sutsua naiz”, bai eta Herri Kiroletan ere.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25