Prentsa Aretoa

Berriak

2023/02/01

Eugenio Mendikote Carpinterok aurreratu duenez “Zierbenari balio erantsia eman nahi diogu proiektu berriak planteatuz”

EAJ-PNV Zierbenako alkatetzarako aukeratu duen alkategaiak adierazi du garai berriari helduko diola “lan handia egiteko eta herrikideei ahal dudan guztietan laguntzeko gogoz”

rss Ezagutzera eman
Eugenio Mendikote Carpinterok aurreratu duenez “Zierbenari balio erantsia eman nahi diogu proiektu berriak planteatuz”

ARGAZKIA JAITSI

“Planteatu dugun helburua da hobetzen jarraitzea eta Zierbenari balio erantsia eskaintzea, proiektu berriak mahaigaineratuz”. Hitz horiek esan ditu kostako herri horretan EAJ-PNVk alkatetzarako hautagai aukeratu duten Eugenio Mendikote Carpinterok (Zierbena, 1974). “Ohore handia da alderdikideek alkategai izendatu izana; baina, zalantzarik gabe, erantzukizun handia ere bada. Garai berri honi helduko diot ilusioz beteta eta apaltasunez, lan handia eginez eta gure herrikideei laguntzeko prest, haiei entzunez eta udalerrian beren bizimodua hobetzen ahaleginduz”, nabarmendu du Mendikotek, egungo alkate Iñigo Ortuzar Anguloren lekukoa hartuko duenak.

“Zorioneko gara horren toki pribilegiatuan bizitzean”, baieztatu du hautagai jeltzaleak. “Gure sustraiekin harro dagoen herria gara. Bizitza osoa eman dut Zierbenan. Itsasoa dugu, bai eta portua, hondartza eta mendia ere. Herri batean bizitzeak ematen dituen abantaila guztiak ditugu, baina bizi kalitate bikaina ematen diguten zerbitzu eta azpiegiturekin”, azaldu du. Edozein kasutan “ sei auzo sakabanatu dituen udalerria izateak, bakoitza bere ezaugarri eta izaera bereziarekin, bere zailtasunak ere baditu”, aitortu du. “Gure erronka nagusienetakoa da auzo hauen irisgarritasuna hobetzea eta bakoitzean obra esanguratsuak egitea. Efizientzia energetikoa hobetzea ere bilatuko dugu herriko argiteria publikoan, instalazioetan eta zerbitzu publikoetan, komunitate energetikoa eratzean lehenago hasi den lanarekin uztartuz. Gure helburu nagusienetakoa ere bada HAPOa aurrera ateratzea, etorkizunerako nahi dugun herria diseinatuz”, aurreratu du.

Mendikotek Bilboko Portuko Agintaritzako langilea da Babes departamentuan, eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu zen EHUn. Zierbenako alkateorde eta Ogasun eta Ondare zinegotzi izan da bi legealditan. Mendikote ezkondua da, bi seme ditu eta bere pasio nagusienak dira familia, lagunartea, kirola, musika eta irakurketa.