Prentsa Aretoa

Berriak

2023/02/14

Aitor Agirre Urkidik lan egiten jarraituko du “Arrietan daukagun bizi kalitate ezin hobea bermatzeko”

Egungo alkate eta maiatzeko hurrengo udal hauteskundeetan EAJ-PNVk aurkeztuko duen hautagaia “gogotsu eta ilusioz beteta” sentitzen da hurrengo lau urteak udaleko alkatetzan emateko

rss Ezagutzera eman
Aitor Agirre Urkidik lan egiten jarraituko du “Arrietan daukagun bizi kalitate ezin hobea bermatzeko”

ARGAZKIA JAITSI

Arrietako egungo alkate Aitor Agirre Urkidi izango da Mungialdeko udalerri honetan EAJ-PNVk berraukeratzera aurkeztuko duen alkategaia. Bere herriaren defendatzaile sutsua da eta esan du lantaldearen laguntzarekin jarraituko duela lan egiten “Arrietan daukagun bizi kalitate ezin hobea bermatzeko”.

Agirrek jasotako babesa eta konfiantza eskertzen ditu eta baieztatu du hautagaitza berriari helduko diola “karguak dakarren erantzukizun handia ezagututa”. “Jaso dudan babesa sentitu dut eta indartuta eta gogotsu nago erroka berriei heltzeko”, gaineratu du. Zentzu berean, hautagai jeltzaleak eskertu du “azken urte hauetan ondoan izan dudan taldearen laguntza. Beraiei esker lortu du Arrietak gaur egun gozatzen dugun bizi kalitatea”, ziurtatu du.   

Oraingo legealdian “hobekuntzak lortu ditugu hiritargoari ematen dizkiegun zerbitzuetan. Bereziki,txikienenentzat eta gazteentzat ematen diren zerbitzuak hobetzen aritu gara, bai eta adinekoentzat ematen diren zerbitzuak ere”, azaldu du. “Auzoetako azpiegiturak, udal ekipamenduak eta beren sarbideak hobetu ditugu. Mugikortasun jasangarria sustatu dugu eta berdintasunaren alde lan egin dugu; gure ondarea balioetsi dugu, irisgarritasuna hobetu eta segurtasuna areagotu dugu; gure kultura bultzatu dugu, bai eta bizimodu osasuntsua eta kirolaren praktika ere”, azaldu du. “Landu dugun beste helburuetako bat izan da  ingurumena babestea eta berroneratzea, hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta balorizatzeko politiken bidez. Ardura horietan egon gara murgilduta azken urteotan”, balioetsi du Agirrek, “eta egin dugu gure herrikideen ondoan egonez, entzute aktiboaren bidez, laguntza emanez eta herritarren parte-hartzea sustatuz”.

Alkate eta alkategaia ezkondua da eta bi alabaren eta seme baten aita da. Kirolzalea da eta besteak beste praktikatzen ditu “errugbia, mendiko bizikleta, igeriketa, urpekaritza eta bela-nabigazioa”. Hautagaiak bere herriaz  esan duenez “Arrieta ez nuke ezergatik aldatuko. Toki paregabean bizi gara, naturaz inguratuta,giro lasai eta erlaxatuan, eta hiri handietan bizi den estresik gabe”.