Prentsa Aretoa
Berriak
2023/02/21
Euskal erakundeek 50 jarduketa jarri dituzte abian Enkarterrin 28,7 milioi euroko inbertsioarekin
Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia, eskualdeko udalekin batera, 50 jardu-keta gauzatzen ari dira ekonomiaren suspertzea, enplegua, gizarte-kohesioa, hiri-berroneratzea, mugikortasuna eta jasangarritasuna bezalako funtsezko eremuetan
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Eskualdeko Plan Estrategikoaren aurrerapen maila aurkeztu zuten atzo, asteartea, Enkarterriko Talde Eragilean. Talde horretako kideak dira Mankomunitatea eta eskualdeko 11 udalerriak -Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla-. Aurrerapen horren arabera Planaren barruko jarduketen % 100 hasita daude eta 2021ean hasi zenetik martxan dagoen inbertsioa 28,7 milioi eurokoa da.
2021eko ekainean onartu zen Enkarterriko Eskualdeko Plan Estrategikoak guztira 65,7 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du eta Enkarterriko ekonomia eta gizartea suspertzea du helburu. Bizkaiko Foru Aldundiak 41,7 milioi euro jarriko ditu eta Eusko Jaurlaritzak 24 milioi euro, eskualdeko gizarte- eta enpresa-eragileen laguntzarekin eta partaidetza-prozesu baten esparruan eskualdeko udalekin eta mankomunitatearekin batera kontrastatutako eta diseinatutako planerako.
Jarduketak sei trakzio-proiektutan bilduta daude: barneko eta kanpoko mugikortasuna hobetzea, bereziki trenbide-azpiegitura eta -zerbitzua; turismo- eta kultura-aktiboen arteko konexioa; hezkuntza- eta lan-mundua integratzea; landa-eremuak digitalizatzeko banda zabala hedatzea; enpresa-espazioak sortzea, eta bioekonomia bultzatzea.
Trenbide- eta bide-azpiegiturei dagozkien jarduketek aurrerapenak aurreikusten dituzte Metroaren 4. linearen zabalkuntzan eta horren ondorengo hedapenean, bai eta etorkizunean C4 linearen maiztasunak hobetzeko beharrezkoak diren trenbide-azpiegiturak berritzean ere. Halaber, aurrera egin da BI-630 errepidearen lau zati eta horiei dagozkien ingurumen-baimenak berritzeko proiektuak idazteari dagokionez. Era berean, bizikletak konpontzeko eta aparkatzeko bi programa jarri dira martxan, joan-etorrietarako bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko.
Beste alde batetik, kultura- eta turismo-jarduerekin lotutako jarduketen artean, besteak beste, helmuga turistiko moduan posizionatzeko Enkarterrira azpiegiturak, zerbitzu digitalak eta mugikortasun lasaia ekartzeko ekintzak nabarmendu behar dira (autokarabanen aparkalekua, errealitate birtuala, plataforma digitala, bizikleta elektrikoak eta horiek kargatzeko puntuak,…). Aipatzekoa da La Güatan, Zallan, sormen-arteak garatzeko aukera-gunea sortu izana, edota La Encartada Fabrika-Museoan eta Karpin Faunan egin diren hobekuntzak, eta turismoa, kirola eta musika sustatzeko ekitaldiak.
Era berean, lan- eta hezkuntza-munduaren erlazio eta loturari dagokionez, tailerrak eta laborategiak jarri dira abian ziber-segurtasuna, elektromugikortasun adimenduna, 3D inprimaketa eta etxebizitza adimenduna bezalako arloetan, lanbide-heziketa indartzeko eta ekintzaileen, enpresen eta erakundeen eskura jartzeko.
Landa-eremuetako digitalizazioarekin lotutako jarduketek aurrera egin dute eta banda zabala 8 udalerritako 664 etxebizitza sakabanatutara hedatu da eta eskualdeko 11 udalerrietan 5G banda zabala hedatzeko zerbitzua garatu da euskal administrazio publikoek (IHOBE, URA, udalak...) datuak hartzeko proben laborategi gisa erabil dezaten, enpresa pribatuarentzat eta partikularrentzat funtzionalitate berriak gehitzeko aukerarekin.
Azkenik lurzoru-esparrua erosi da Zallan Elkartegi bat eraikitzeko. Horren eraikuntza 2023an hastea aurreikusten da; eta altzari-pabiloi zahar bat erosi da Gueñesen, Bioekonomiako HUBa hartuko duena. Bi jarduketa hauek Enkarterrin industria, ekintzailetza eta eraldaketa-jarduerak bultzatzearekin lotuta daude. Bioekonomia Poloak jarduera-palanka berria izan nahi du eskualdearentzat, hiru jarduera-eremutan oinarrituta: industria-proiektuak erakartzea, ekintzailetza eta biomaterialetatik eta diseinutik abiatuta bioekonomiaren arloko prestakuntza eta dinamizazioa garatzea.
Eskualdeko Plan Estrategikoan definitutako ekintza hauekin guztiekin eta etorkizunean definituko diren beste batzuekin udalerrietan identifikatutako arazo komunak konpontzeko egiten da lan Eskualdeko baliabideei eta bitartekoei balio erantsia emango dieten industria eta jarduera eraldatzaileak bultzatzeko; halaber, Planaren xedeak dira turismoa eta kultura dinamizatzea, aukera-sektore gisa eta eskualdearen iraunkortasunaren aldeko apustua eginda; kolektibo zaurgarrien gizarteratzea eta laneratzea indartzea; eremu kalteberak lehengoratzea; enpresa-gune berriak aktibatzea edo Enkarterri barruko loturak indartzea, bai eta eskualdearen eta Lurralde Historikoko gainerako lurraldeen artekoak ere.
Proiektu estrategiko hauen garrantzia kontuan hartuta inplikatutako erakunde guztiek (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Enkarterriko Udalak) berretsi egin dute proiektu horiek bultzatzeko eta euren eskumenen esparruan jarduketak abiarazteko izapideak arintzeko konpromisoa.
ITURRIA: BFA
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25