Prentsa Aretoa
Berriak
2023/02/27
Pedro Cenigaonaindia Badiola “gogotsu” dago “Mendexan proiektu estrategikoak burutzeko”
Egungo alkateak aurreratu du askotariko jarduerak proposatuko dituztela energiaren kontsumoa hobetzeko, bereziki udal eraikinetan
Pedro Cenigaonaindia Badiola (Mendexa, 1953) izango da berriz EAJ-PNVk Mendexan aurkeztuko duten alkategaia. Kostako herri horretako egungo alkateak “ilusioz beteta eta gogotsu” dagoela aitortu du “gure herriarentzat estrategikoak izango diren proiektuak burutzeko”.
Hautagai jeltzalearentzat bigarren legealdia izango da udalean eta bere asmoa ere bada “martxan dauden proiektuak garatzen jarraitzea”, besteak beste udalaren energia kontsumoa jasangarriago egitea. Zentzu honetan nabarmendu du plaka fotoboltaiko gehiago jarriko direla, “dagoeneko 10 jarri ditugu udaletxean”, azaldu du. Ildo beretik “bi udal tabernetan 22 eguzki plaka jartzea planteatzen dugu eta baita inguruetako mendietan orubeak erostea ere, bertako zuhaitzak landatzeko”, nabarmendu du.
Mendexako EAJ-PNV egun lantzen ari den proiektu guztiak zehazteko goiz den arren, hautagai jeltzaleak aurreratu duenez “Lekeitiotik Amorotora doan bidegorrian mantentze lanak amaitu nahi ditugu, gure herriko bideak hobetzeko, bisitariak erakartzera begira, bai eta Karraspioko hondartza egoerarik onenean egon dadin, aparkalekuak barne”. Azken helburu honi dagokionez, Cenigaonaindiak gogoratu duenez “hondartzako harresia margotu dugu eta udal errepideak asfaltatu ditugu” .
Pedro Cenigaonaindia Badiolak 69 urte ditu, ezkonduta dago eta bi alaba eta seme baten aita da. Orain erretiratuta dago baina merkataritzako ontzidiko kapitain izan da eta kirolak eta liburuak maite dituela aitortu du “bereziki itsasoarekin zerikusia dutenak”. Mendexari buruz hitz egitean nabarmendu ditu “berton sentitzen den lasaitasuna, inguru eta paisaia bikainak, non itsasoa eta mendia uztartzen diren. Karraspio hondartza zoragarria da”, adierazi du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25