Next Euskadi
Alderdi Eguna 2024

Prentsa Aretoa

Berriak

2023/03/27

Eider Ajuriagerra Aranak Zeanurin jarraituko du “bizitzeko herririk onena” eraikitzen

Alkatea berriz aukeratua izateko aurkeztuko da. Baieztatu duenez “gogor lan egiten jarraituko dugu zeanuritarren bizi kalitatea hobetzeko eta behar ditugun zerbitzu guztiak izateko”

rss Ezagutzera eman
Eider Ajuriagerra Aranak Zeanurin jarraituko du “bizitzeko herririk onena” eraikitzen

ARGAZKIA JAITSI

Lan egiteko gaitasuna, ilusioa, gaztetasuna, elkarrizketarako gaitasuna eta Zeanuriko herritarren beharrizanen ezagutza sakona. Horiek dira Zeanuriko alkate eta hurrengo hauteskundeetarako hautagai Eider Ajuriagerra Aranaren ezaugarriak. Zeanurin 1973an jaio zen hautagai jeltzaleak herriko alderdikideek berarengan jarri duten konfiantza eskertu du eta erronkari helduko dio “azken lau urteotan egindako lanarekin pozik eta aurrera egiten jarraitzeko gogotsu” . “Gogor lan egiten jarraituko dugu zeanuritarren bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko eta behar ditugun zerbitzu guztiak izateko, bai eta herri hau izan dadin bizitzeko tokirik onena”, aurreratu du.

EAJ-PNVren alkategaiak agerian utzi duenez amaitzear dagoen legealdia “pandemiak baldintzatu du erabat”, baina ildo beretik baloratu duenez “ondo kudeatzen jakin izan dugu gobernu talde honek hartu zituen erabakiei esker”. “Proiektuak garatzerako orduan kontuan hartu dira arlo guztiak eta adin tarte guztiak. Era berean landu ditugu kirola, kultura, herriko bideak, auzoak, jasangarritasuna… energia berriztagarrien aldeko apustua egin da. Elkarteekin elkarlanean jardun izan dugu: abeltzaintza arlokoekin, kirola eta kultura arlokoekin, emakumeen taldeekin, adinekoekin... Halaber kontuan hartu dugu turismoaren esparrua, bisitatzen gaituztenontzat beraientzako gune bat eta autokarabanetarako tokia jarriz. Laguntza ekonomikoak bideratu dira zeanuritar gazteenentzat, gazteentzat eta gure nagusientzat. Azken finean, herritar guztientzat”, baieztatu du.

Ajuriagerra seme biren ama da eta maite du abestea eta menditik ibiltzea, bereziki “gure inguru zoragarri honetatik”, “txoko guztiak paregabeak direlako”. Eta “bai, Zeanuri zale amorratua naiz”, “hemengo bizi kalitatea ezin hobea da; ez nuke ezergatik ere aldatuko. Inguratzen gaituen natura, gure herriaren xarma eta, batez ere, gure herrikideen adeitasuna”.

Next Euskadi