Prentsa Aretoa
Berriak
2023/03/30
Familiak eta bere ongizatea, eta udalerri irisgarri bat lortzeko lanarekin jarraitzea izango dira Ainhoa Salterainen lehentasunak Amorebieta-Etxanorako
EAJ-PNVk Zornotzan aurkezten duen taldearen aurkezpen ekitaldia, alkategaiak zornotzar guztien talde-lanaren aldeko apustua egin du kudeaketa tresna gisa, 'Arkalaz! Herringintza'
Zornotzako EAJ-PNVren alkategai Ainhoa Salterain Gandariasek, zornotzarren familien alde lan egitearen aldeko apustua egin du alderdiak Zornotzako Udalerako hauteskunde zerrendan lagunduko dion taldearen aurkezpen ekitaldian. “Gure lehentasuna izango dira; plan integral batekin lagunduko diegu, zerbitzu publikoetan berrituko dugu eta ‘Aktibatu’ bultzatuko dugu, adinekoen zahartze aktiboa sustatzeko”, adierazi du.
Hautagai jeltzaleak enpleguan ere jarri du arreta, Amorebieta-Etxanok enplegu polo izaten jarrai dezan. “Enpresa eta teknologia arloetan ekosistema erakargarria nahi dugu, lankidetza publiko-pribatuko espazioekin, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortuko duena, bereziki gazteenentzat”, aldarrikatu du.
EAJ-PNV Zornotzaren ezaugarrietako bat udalerriaren garapen iraunkorra eta berdea da. Ildo horretan, Salterainek etorkizunari begiratzen dio 2030eko Amorebieta-Etxanon arreta jarriz. Aurreratu duenez, Astepen hasiko den gerriko berde bat aurreikusten du eta bidezidorrekin auzoak oinezkoentzako lotu nahi ditu zornotzarren bizi-kalitatea hobetze aldera. “Amorebieta-Etxanok bere eraldaketa iraunkorrarekin jarraituko du, herritarrek hala eskatzen digutelako eta horretan sinesten dugulako”, baieztatu du. Ainhoa Salterainek azaldu duenez, herria oinez gurutzatu ahal izango dugu, urteetan izan garen bidegurutzea gaindituz eta oinezkoa protagonista izango delarik.
Arratsaldeko ekitaldiak Salterainekin batera datozen udal hauteskundeetan EAJ-PNVren zerrendan egongo diren pertsonak aurkezteko ere balio izan du. Amorebieta-Etxano bizitzeko tokirik onena izan dadin lan egiteko konpromisoa hartu duen talde bat aurkeztu du, “ibilbide honetako etapa gogorrenetan ere pedalei eragiteari utziko ez diona”, ziurtatu du alkategaiak. Talde lana da hautagai jeltzalearen maximoetako bat, eta hori ez da hauteskunde-kanpainara bakarrik eramaten. “Auzolanean sinesten dut, herritarrei aktiboki entzutean eta, horregatik, Amorebieta-Etxanoko Udaletik kudeaketa eredu arin, moderno eta eraginkorra bultzatuko dugu. Herritarren eskaerekin konprometituta eta ‘Arkalaz! Herrigintzan bat’ programaren baitan gure bizilagunak entzungo ditugu, udalerri seguru batean bizi-proiektu sendo bat gara dezaten”, azpimarratu du Ainhoa Salterainek.
Hautagaitzaren aurkezpenak ehun zornotzar baino gehiagoren babesa izan du, baita Bizkai Buru Batzarreko kideena ere, Itxaso Atutxa presidentea buru izan duela.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25