Prentsa Aretoa

Berriak

2023/06/05

Aitor Estebanek espero du EAJ-PNVk jakin dezala herritargoari adierazten eta ulertarazten U-23an “herri gisa asko dugula jokoan”

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak adierazi du berak espero duela hurrengo hauteskundeetan “emaitza onak” ateratzea, eta azpimarratu du “logikoa” litzatekeela Sánchezekiko akordioa arakatzea baina “bestelako oinarri eta bermeekin”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko euskal taldeak gaur ziurtatu du uztailaren 23ko hauteskundeak “misterio bat” direla “data ezohikoa delako” eta “funtsa ere ezberdina delako”, eta zentzu berean esan duenez M-28ko emaitzak “finkatu ahal dira edo ez”. Edozein kasutan, Estebanek adierazi du berak espero duela EAJ-PNVk jakin dezala herritargoari ulertarazten “U-23an asko dugula jokoan herri gisa” eta “emaitza onak jaso ahal izatea”.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Estebanek esan du “prest” dagoela EAJ-PNVren zerrendetan joateko. Talde jeltzaleak hauteskundeetara eramango dituen zerrendak onetsiko ditu larunbatean,ekainak 10, Ezohiko Aberri Batzarrean, eta Estebanek adierazi du hauteskundeak deitzearena izan dela “Pedro Sánchezek berak hartu duen erabakia”. “Jendea bateratzeko modua da, kritikak isilarazteko eta ekinaldi berri bat abiarazteko”, esan du.

Bozeramaile jeltzaleak berrikitan egin diren udal eta foru hauteskundeetako emaitzak aztertu ditu eta “kezkatuta” agertu da, “gure hautesleria erlaxatuegi” egon delako, “behar bada beren botoa beharrezkoa ez zela ikusi dutelako”. Estebanek era berean esan du “ohartarazpena” ere izan dela herritarrek ikusi dutelako “gauzak ez direla ondo egiten ari”. Hori guztia kontuan hartu dela ziurtatu du.

Hauteskundeek utzitako egoerez eta adostu ahal diren itunez galdetu diotenean Estebanek esan du uztailaren 23tik geroztik “logikoa” litzatekeela Sánchezekiko akordio bat arakatzea. “Sánchezen alternatiba da Feijóo Voxekin eta gu ez gara hor egongo, inola ere ez: Gure hitza da eta gauzak horrela dira. Guztiz argi daukagu” . Ezarri du. Edozein kasutan , argitu duenez, Sánchezekiko akordioa litzateke “bestelako oinarri eta bermeekin”, azken legealdi honetako esperientziaren ondoren.

Hain zuzen ere, Diputatuen kongresuko bozeramaile jeltzalea “asebete” agertu da aurrekontuetako akordioen betepenarekin, %80ra iritsi baita. “Parlamentuko lanaz aparte, asko gestionatu behar izan dugu, ministerioek bete beharrekoa betetzea lortzea”, azaldu du. Dena dela, ildo beretik deitoratu du Sánchez “luzamendutan aritu da etengabe” investidura akordioan hitzartu ziren akordio ideologiko eta estrukturalekin. “Ezin naiz erabat asebete egon eta transferentzien egutegia, Gobernuak berak proposatua, ez da bete”,kritikatu du: “Beraz, etsituta gaude horrekin”, amaitu du.