Prentsa Aretoa
Berriak
2023/06/29
EAJ-PNVk Bruselara eraman du Euroerregioa eratzeko eskaria, Europako funtsen kudeaketa eraginkorra erreklamatu du eta muturreko eskuinaren kontrako konpromisoa berretsi du
Euskal Taldearen bozeramaile Aitor Estebanek hitza hartu du gaur Renew Europe alderdiko buruen gailurrera joan diren zazpi Estatuko buruen eta lehen ministroen, alderdietako 40 presidenteen eta Europako 101 diputatuen aurrean
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Ardatz Atlantikoa egituratuko duen Euroerregioa eratzea, Europako funtsen banaketa zuzen eta eraginkorra eta muturreko eskuinaren eta populismoaren kontrako konpromisoa berrestea izan dira Renew Europa taldeko buruen Gailurrean EAJ-PNVren aldetik egin den aldarrikapen nagusiaren hiru ardatz nagusiak. Europako Parlamentuko hirugarren talde nagusiak Bruselako Palais des Académies delakoan egin du gaur bere liderren gailurra. Topaketan parte hartu dute zazpi Estatutako buruk eta lehen ministrok, beste horrenbeste alderdi politikotako 40 buruk eta Renew taldea osatzen duten 101 parlamentarik. Ordezkaritza jeltzalea osatu dute Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek, kanpo harremanetarako burukide arduradun Mikel Burzakok, Europako Parlamentuko diputatu andre Izaskun Bilbao Barandicak eta Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile eta U-23ko Hauteskunde Orokorretan Bizkaitik aurkeztuko den zerrendaburu Aitor Estebanek.
"Euzko Alderdi Jeltzalea presente egongo da Euskadirentzat garrantzitsua den edozer aztertuko den tokian eta, jakina, aukera hau garrantzitsua era bada Gobernuetako liderrekin, Europako Batzordeko kideekin eta oso pertsona eraginkorrekin elkartzeko", ziurtatu die Estebanek hedabideei Palais des Académies eraikinera iristean. “Europako esparruan une honetan ditugun ardura nagusiak dira”, azaldu du "Makro-erregio Atlantikoa eratzea Europako erakundeen aldetik bultzada erabakigarria jasoko duena azpiegiturak eta konektibitatea bezalako esparru garrantzitsuetan; Europako funtsen are kudeaketa eraginkorragoarekin, errealitate ekonomikoak eraldatzen lagundu beharko dutenak baina, beren aldetik, bultzada berri bat eta eraginkortasun handiagoa beharko dutenak; eta, jakina, Batasuna osatzen duten Estatu guztietan azken aldian ultraeskuineko taldeek eta jarrera autoritarioek ezagutu duten gorakadagatik".
Halakoetan protokoloak agintzen duen familia argazkia egin ondoren, Euskal Taldeko bozeramailea arduratu da Renew Europe-ren gailurrean EAJ-PNVri eta Euskadiri ahotsa emateaz. Foro honetan Europako liderrek elkarren artean hitz egin dute 2024ko ekainaren 9ko Europako Hauteskundeei begira taldeak hartu beharko duen norabide politikoa ezartzera begira. "Esparru politikoan", ziurtatu du Estebanek, "Europak egun bizi duen mehatxurik handiena da populismoaren eta izaera autokratikoa duten muturreko jarreren gorakada. Eta uztailaren 23an Espainian egingo diren Hauteskundeak ez dira muturreko eskuinak egun bizi duen berrindartze joeratik libre egongo. Izan ere, Partido Popularra hasi da muturreko eskuinari Gobernu eta Parlamentu autonomikoetan erantzukizun instituzionalak bereganatzeko bidea errazten. “EAJren helburua da U-23tik aurrera Kongresuan Euskal Taldea izaten jarraitzea", ziurtatu du Estebanek, "eta gaur eta hemen berresten dut muturreko eskumari aurre egiten jarraitzeko konpromiso, bai eta Estatuko Gobernura iristea eragoztekoa ere. EAJ, 130 urteko ibilbidean, beti agertu da giza eskubideen eta askatasunen alde.Eskura ditugun baliabide demokratiko guztiak baliatuko ditugu muturreko eskuin horri eragozteko Espainiako gobernuan eraginkortasuna izatea".
Gailurrean hitza hartzean,hasieran eta amaieran euskaraz mintzatu da eta bere diskurtsoan ingelesa eta frantsesa erabili ditu Estebanek. Batasunaren lehiakortasun industriala indartzearen alde agertu da "ekosistema teknologikoa sortuz errobotikan, bioteknologian eta txip aurreratuen fabrikazioan, eta produktu industrialekiko eta lehengaiekiko mendekotasuna murriztuz, trantsizio digital eta berdean aurrera egin ahal izateko”. Bozeramaile jeltzaleak ildo beretik eskatu du Europako esparru barruan erregioetako eta tokian tokiko agintariek eskuduntza handiagoak eta jarduteko ahalmen handiagoa izan dezatela migrazio gaietan "eurak direlako Europara iristen diren pertsonei zuzendutako enplegu politika aktiboak eta asistentzia sozialeko politikak diseinatzen eta abiarazten dituztenak". "Migratzaileak hartzen, artatzen eta integratzen dituzten erakundeak dira", amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25