Prentsa Aretoa
Berriak
2023/07/06
Aitor Estebanek Madrilen aldarrikatu du EAJk mende luze bat daramala Gorteetan “gizartearen ongizatearen mesedetan lan egiten eta Euskadi defendatzen”
NEFek antolatu duen informazio-gosarian, uztailaren 23ko hauteskundeetarako hautagai jeltzalea kezkatuta agertu da ultraeskuinarekin egunotan egiten ari den normalizatze prozesuarekin, eta zentzu beretik erreklamatu du “arazoei helduko dien politika serioa egitea”, Euskadi eta Kataluniaren aitortza nazionalari dagokiona, esaterako
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile eta EAJ-PNVk Bizkaian uztailaren 23ko hauteskundeetarako aurkeztuko duen zerrendaburuak, gaur gogoratu du jeltzaleek mende luzea daramatela lanean Gorteetan, 1918an sartu baitziren lehen aldiz, eta, aldarrikatu du "ekarpen interesgarriak" egin dituztela "ongizatearen mesedetan" eta "Euskadiren defentsan".
Nueva Economía Fórum-ek Madrilen egin duen informazio-gosarian, Estebanek EAJ kokatu du "akordio eta instituzionalizatze" esparruan, kritiko agertu da PSOE eta PPrekin eta esan du EAJ dagoela "bipartidismotik kanpo". Zentzu honetan "kezkatuta" agertu da Espainiako estatuan ultraeskuinari ematen ari zaion tratamenduarekin, Europako beste herrialdetan egiten denaren kontran, Alemanian esate baterako. "Hemen naturaltasuna eman zaio horri; nire ustez Núñez Feijóok marra bat gainditu du. Alderdi handien lehentasuna izan beharko litzateke ultraeskuineko indarrak kanpoan uztea", esan du.
Edozein kasutan eta eztabaida politikoan EAJ-PNV bloke zehatz batean kokatu nahi duten arren, Estebanek ziurtatu duenez "gure konpromiso bakarra Euskadirekin da" eta, zentzu horretan gaineratu duenez "guk ez dugu lagunduko politika sozialak eraisten edo berdintasun politikak indargabetzen, ezta pentsio sistema desegituratzen edo desegonkortzen ere. Ez dugu Eutanasiaren Legea indargabetuko, ezta Memoria Demokratikoaren legea ere", esan du adibide batzuk emanez.
Hain zuzen ere, Estebanek ukatu du EAJ-PNVren helburua denik "ibai nahasitan arrantzan egitea"; guztiz alderantziz, Estebanek aldarrikatu du xedea dela "erakunde sendoak eraikitzea, solaskidetza behar dugulako akordio sendo eta egonkorrak lortzeko".
Akordio eta erronken testuinguru honetan, hautagai jeltzaleak erreklamatu du "politika serioa" egitea "arazoei helduko diena", hauen artean Europako Funtsen bidez egin beharreko "berrindustrializazioa", zeinaren kudeaketarekin Esteban oso kritikoa izan den, eta lurralde politika. “Estatuak oinarrizko arazo bat du Euskadi eta Kataluniarekin”, esan du; "PPren asmoa birzentralizatzea eta erreprimitzea bada, ostrukaren politika eginez, edo PSOEk berari ez dagozkion eskumenetan sartzea bilatzen badu, sarritan beren burua independentistatzat jotzen dutenen laguntzarekin egin duen bezala, ez zaio konponketarik emango egungo tentsioari. Eta hori txarra da guztientzat".
Azkenik, eta Europak lurralde gatazka horri “irtenbidea” eman diezaiokeela nabarmendu ondoren, Estebanek gogoratu du EAJ-PNVren ikuspuntutik “nazio aitortza-aldebitasuna-arbitro neutrala trinomioak akordiorako eta etorkizunerako aukerak eskaintzen dituela”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25