Prentsa Aretoa
Berriak
2023/07/21
EAJ-PNVk euskal herritarrak deitu ditu “beren botoarekin diferentzia markatzera” Euskadik ‘Sánchez edo Feijóo‘ baino “zerbait hobea” merezi duelako
Aitor Estebanek, Maribel Vaquerok, Mikel Legardak, Urkullu Lehendakariak eta Andoni Ortuzarrek amaiera eman diote gaur talde jeltzalearen hauteskunde kanpainari, Areatzan 3.500 alderdikide eta alderdizalez gainezka egin den ekitaldian
2023-07-21 - Bilbo - Andoni Ortuzar
MINTZALDIA - 2023/07/212023-07-21 - Bilbo - Iñigo Urkullu
DISCURSO DE IñIGO URKULU - 2023/07/212023-07-21 - Bilbo - Aitor Esteban
MINTZALDIA - 2023/07/212023-07-21 - Bilbo - Maribel Vaquero
MINTZALDIA - 2023/07/21
“Erabateko konfiantza dugu gure alderdikideengan. Eta erabateko konfiantza dugu euskal hiritargoarengan. Euskadik diferentzia markatu behar du igandean. Ezin gaituzte Guatemala edo Guatepeorrera eraman. Euskadik zerbait hobea merezi du. Sabin Etxeko lonak argi eta garbi erakusten ditu igandeko aukerak: bi pertsonaia eta pertsona bat. Sánchez edo Feijóo batetik…. edo gure Aitor, bestetik. Baina, inortxok izan ahal du zalantzarik? Euskal herritarren batek zalantzan jarri ahal du Madrilen bere interesen defentsarik onena nork egingo ote duen? Bere interesei eta aldarrikapenei nork erantzungo dien? Inork ere ez, ez dago zalantzarik. Aukera bakarra EAJ da, aukera bakarra Aitor da”. Mezu honekin, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak amaiera eman dio gaur uztailaren 23an, igandearekin, egingo diren Hauteskunde Orokorretarako EAJ-PNVk egin duen kanpainari. Ekitaldian, Bilboko Areatzan eta 3.500etik gora alderdikide eta alderdizaleren babesarekin, hitza hartu dute Aitor Esteban Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Maribel Vaquerok; Kongresurako Arabako zerrendaburu Mikel Legardak eta Iñigo Urkullu Lehendakariak, zeinak gaurko ekitaldian adierazi baitu gaur bertan Euskadin erregistratu den langabezia tasa azken hamabost urteetako baxuena izan dela.
Aitor Estebanek, Euskal Taldearen bozeramaileak, bere hitzaldiari hasiera emanez gogora ekarri nahi izan ditu ama eta aita, publikoki eskertuz “jaso dudan babesa, neuretara egiten utziz eta beren ikuspuntutik ulertzen saiatuz”, amari dagokionez eta “frankismo garaian Euskadi existitzen zela irakasteagatik bai eta EAJren oinarria, beste gauza guztien gainetik pertsonen duintasuna dela ere”, esan du aita gogoan .
Bizkaiko hautagai jeltzaleak erreferentzia egin dio, halaber, EH Bilduren eta PPren artean gaur ezagutu den akordioari. “Egotzi egiten digute Vox eta PPrekin akordio bat dugula. Faltsua da, eta eurek jakin dakite. Baina egia bada Bilduk gaur goizean akordio bat gauzatu duela PPrekin, bien artean Gasteizko Udalean Batzordeen presidentziak banatzeko. Horixe bai dela datu bat. Bilduk eta PPk akordio bat adostu dute eta eserlekuak banatu dituzte. Besteoi salaketa faltsuak egotzi eta gero eurek PPrekin adostu. Horrelakoak dira, horrenbeste iritzi aldaketa egin dituzte, ez direla bat ere fidagarriak”, esan du.
Azkenik eta “hurrengo urteak guztiz erabakigarriak” izango direla kontuan hartuz, Estebanek “beste esfortzu bat” eskatu dio euskal hiritargoari “Euskadik inboluzioari ‘ez’ esan diezaion, herri bat garela esateko eta gure askatasun kolektibo eta indibidualetan atzerapausorik onartuko ez dugula argi uzteko”. Azken finean, berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak Euskadiren babesa eskatu du “datorren igandean 6 eserleku lortzeko”.
Kongresurako hautagaitza jeltzalearen Arabako ordezkari Mikel Legardak Euskadiko hautesleria deitu du, botoa emateko orduan, EAJ-PNVren ereduaren inguruan hausnartzera, bai eta talde jeltzaleak eskaintzen dituen tresnen eta lorpenen inguruan ere. “Ezagutzen duzue gure eredua. Garapen ekonomiko iraunkorragoa eta ongizate handiagoa. Babes handiagoa eta kohesio handiagoa. Herrien Europa gehiago. Eta ezagutzen dituzue hori dena errealitate egiteko dauzkagun tresnak: autogobernua eta Ekonomia Ituna; ekonomia itun berri bat nazio aitortzarekin, aldebitasunarekin eta bermeekin; eta gure eskubide historikoak dira. Gainerako guztiak dira beren fruituak”, nabarmendu du Legardak.
Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak, Maribel Vaquerok, berriro ere nabarmendu du bere mezu nagusia: gipuzkoarrei, gazteei, emakumeei eta zalantzak dituztenei dei egin die hautestontzietara hurbiltzeko. Gainera, erakunde nazionaletan euskal ordezkaritza izateak duen garrantzia gogorarazi du: “Euskadiren alde borrokatzeko berme bakarra gara, egunero borrokatuko dugu gure interesak defendatzeko”. “EAJk ez dizue kale egingo. Euskal herritarren ahotsa defendatuko dugu gure proiektuak aurrera eramateko eta aurrera egiten jarraitzeko”, esan du.
Bestalde, Lehendakariak, enpleguaren gaineko azken datuak azpimarratu ditu: "Duela 10 urte lehentasun bat ezarri genuen: langabezia-tasa %10etik behera jaistea. Gogor egin dugu lan. Oso gogor ari gara lanean. Eta lortzen ari gara. Gaur, langabezia %7,4koa da Euskadin. Azken 15 urteetako baxuena", azpimarratu du.
Ortuzarri egokitu zaio gaur azken diskurtsoa ematea, eta elastiko berdea jantzita egin du, Ikurrina bular aldean zuela, taula gainean ondoan izan dituen lagunek ere elastiko berde berdina janzten ari zirela. Buru abertzalea txantxetan aritu da Aitor Estebanekin eta bere traktore famatuarekin. “Sánchezen eta Feijoóren artean, aukera bakarra Aitor, Aitor eta bere traktorea. Gainera, oraingo honetan erremolke handiagoa jarriko diogu Madrilera eraman ditzan herri gisa egiten ditugun aldarrikapen guztiak, hiritargoak errealitate egin nahi izango dituen eskari guztiak; erremolke handiagoa, Madriletik gainezka ekartzeko, gurea den guztia ekartzeko, guri dagokiguna”, esan du. Ortuzarrek, halaber, ziurtatu du EAJ-PNVk jasoko dituen botoak talde jeltzaleak Madrilen balioesten jakingo duela. “Zaila da ulertzen beste batzuek, abertzale deitzen direnek, kritikarik gabe eta zuzenean, beren babesa nola ematen duten, musutruk. Herri hau eta bere interesak Espainiako ideologia bat babesteko helburuaren mende jartzen ari dira. Denok ikusi dugu Pedro Sánchez Katalunian 155a defendatzen. Berak ere aitortzen du sarritan ‘iritzia aldatzen duela’. Sánchezek gure babesa nahi badu, guk exijitu egingo diogu Euskal Aberria eta euskal herritarren erabakiak errespetatzea. Bai eta, konpromiso zehatzak ere Euskal Agendarekin eta gure jendearen ongizatearekin. EAJk sekula ez du jarriko Euskadi Espainiako inolako ideologiaren mende, ezta Espainiako inolako gobernuren mende ere”, ziurtatu du.
Bideo erlazionatuak...
EBB
2023/07/21
EBB
2023/07/21
EBB
2023/07/21
EBB
2023/07/21
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25