Prentsa Aretoa
Berriak
2023/10/18
Euzkadi Buru Batzarraren adierazpena Nagorno Karabaj-ek bizi duen egoeraz
Europar lurraldearen barruan, Nagorno Karabaj barrendegi autonomoan –Artsaj errepublika izenez ezagutzen den tokian–, azken aldian eman diren gertakari larrien aurrean, eta gogoan izanik ia Herri oso baten exodoa ekarri duela, biztanleriaren %95 bere betiko etxebizitza eta komunitate nazionala uzteko derrigorrean aurkitu baita, EAJ-PNVk ondorengo gogoetak egin nahi ditu:
-Gure elkartasuna eta hurbiltasuna adierazten diogu armeniar herriari, iragan tragikotik datorrela, orain ere egungo egoera global korapilatsu eta nahasiaren biktima izan delako, bai eta bere lurraldea Errusia eta Turkia moduko munduko potentzien artean kokatuta dagoelako, Azerbaiyan mugakide eta etsaia ondoan duela bere petrolio eta gas baliabide handiekin.
-Atsekabetu egiten gaitu eta estutasuna eragiten digu hamarkadak daramatzan gatazka honetan elkarren aurka dauden parteen artean konponbide zibilizatu eta adostua lortzeko bidean kide anitzeko erakundeek –Nazio Batuen Erakundeak, OSCE-Minsk Taldea, Europako Kontseilua, Europar Batasuna…– lan diplomatikoan erakutsi duten ezintasunak.
-Kezka handiz ikusten dugu elkarrizketa, negoziaketa, nazioarteko legeria betetzea eta gatazkak bideratzeko metodo demokratikoa nagusitu beharko ziren kontinentean indartsua ahularen gainetik gailentzearen lege arbitrarioa nagusitzen dela, bai eta interes ekonomikoa jartzen dela giza eskubideekiko errespetuaren gainetik.
-Nazio Batuen Erakundeei, Europar Batasunari, Espainiar presidentetzari eta beren gobernuei eskatzen diegu Armeniari laguntzeko baliabideak eslei ditzatela, 100.000tik gora errefuxiaturen funtsezko beharrei erantzuten laguntzeko, beren ondasun guztiak atzean utzi baitituzte, eta nazioarteko pasibotasunaren aurrean erasotzaileek kendu dieten duintasuna berreskuratu dezaten.
-Eskudun diren nazioarteko eta Europako erakundeei ohartarazten diegu Kaukasoko hegoaldeko lurralde honetan segurtasuna aski hauskorra dela biztanleria ia guztia bere lurraldetik atera delarik eta Armeniari ezarri zaion umiliazioarekin, eta negoziaketa prozesua aktibatzea erreklamatzen diegu eman daitekeen gose anexionista oro saihesteko eta Bakú eta Erevánen arteko behin betiko bakea lortzeko, Nazio Batuen Erakundearen eta nazioarteko komunitate osoaren babespean.
Nabarmenak...
Bizkaia BBNN
2024/10/31
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/10/31
Eusko Jaurlaritza
2024/10/28
EBB
2024/10/26
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/10/24
Europako Legebiltzarra
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25