Prentsa Aretoa
Berriak
2023/10/24
'All Iron zubia' eraikitzeko lanak hasi ditu Aldundiak
25,4 milioi euroko inbertsioa egingo da eta 30 hilabete beharko dira obrak egiteko. Azpiegitura berri honek itsasadarraren inguruneko mugikortasuna eta konektibitatea aldatuko ditu.
‘All Iron zubia’ ingeniaritzaren etorkizuneko ikonoa izatera iritsiko dela uste da; gorazarre egingo dio Bizkaiko jaraunspen industrial aberatsari, eta aurrerapausoa izango da bizi-estilo osasungarri eta jasangarria sustatzeko. Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia zubi berriaren lehen harria jartzeko ekitaldian izan da astearte honetan, Amaia del Campo eta Aitziber Oliban Barakaldoko eta Erandioko alkateekin eta Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuarekin batera.
Erandio eta Barakaldo lotuko dituen pasabideak, itsasadarraren bi ertzen artean oinezko eta txirrindularientzako bide berri bat eskaintzeaz gainera, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren ikono berri bat ere izango da. Diseinu abangoardista duen zubia egiteko, 25.415.218 euroko inbertsioa dago aurrez ikusita, eta eraikitzeko epea 30 hilabetekoa da.
Xehetasun teknikoak
‘All Iron zubia’ SBP, CALTER eta FULCRUM ingeniaritzen eta Mike Schlaich egitura-diseinatzaile ezagunaren arteko lankidetza-proiektu bat da. Pasabideak 460 metroko luzera izango du, eta paisaian modu naturalean integratzeko diseinu kurbatua du, baita oinezkoentzako eta txirrindularientzako trantsizio leuna ere.
Pasabidearen zabalera erabilgarria sei metrokoa izango da; hiru metro oinezkoentzat izango dira, eta beste 3, txirrindularientzat. Bi zerrendak bereizita egongo dira. Zubiak hiri-altzariak ere izango ditu, baita argiztapena ere.
Zubiari eutsiz, harkaitz-ohean ainguratutako 12 ostiko egongo dira, bi zati finkotan eta bi mugikorretan banatuta. Egiturak aukera emango du itsasadarrean nabigazio etengabea izateko, ontzi gehienak zubia itxita dagoela igaro ahal izango baitira. Ontzi handiagoetarako, astean bitan irekitzea aurreikusten da, ibai-trafikoaren beharren arabera.
Eraikuntzarako hautatutako materialek -hainbat motako altzairua eta hormigoi armatua-, eskakizun mekanikoak kontuan hartzeaz gainera, berrikuntza eta jasangarritasunarekiko konpromisoa ere islatzen dute. Gainera, hobekuntza esanguratsuak egin dira zubiaren zimenduetan eta pilareetan, eta indartu egin dira, hainbat esfortzuri eusteko.
Herentzia industrialari omenaldia
‘All Iron zubia’ Bizkaiko eraldaketa handien ikonoa izango da, eta haren izenak gorazarre egiten dio lurraldearen industria-historiaren funtsezko zati bati. Izan ere, All Iron ingelesezko adierazpen ezaguna erabiltzen zen Enkarterriko mendietan metal preziatuaren zain berrien agerpena ospatzeko. Esamoldeak kirol- eta kultura-konnotazio nabarmenak ditu gaur Athletic Club taldearen garaipenekin duen loturagatik.
Proiektu hau Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak finantzatu du, baita Europak ere, EGEF funtsen bidez.
ITURRIA: Bizkaiko Foru Aldundia
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25