Prentsa Aretoa

Berriak

2023/12/08

WhatsApp Kanala abiarazi du EAJ-PNVk, alderdikideekin eta gizartearekin berehalakotasunez kontaktatzeko molde berri eta zuzena

Talde jeltzalea da Euskadin eta Estatuan mezularitza sistema hau autentifikazioko ‘check‘ berdearekin aktibatu duen lehen alderdi politikoa, alderdikideei eta euskal gizarte osoari emanez Euskadiko alderdi nagusiaren jardun politiko eta instituzionala berehalakotasunez ezagutzeko aukera

rss Ezagutzera eman
WhatsApp Kanala abiarazi du EAJ-PNVk, alderdikideekin eta gizartearekin berehalakotasunez kontaktatzeko molde berri eta zuzena

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco da Euskadi eta Estatuko panorama politikoan autentifikazioko ‘check’ berdearekin WhatsApp Kanala duen lehen alderdi politikoa. Tresna honek sarbide unibertsala, doakoa eta segurua eskaintzen du, eta urrats berria da talde jeltzaleak azken aldian garatu dituen entzute, hausnarketa eta barne eztabaida prozesuetan atera dituen ondorioak aplikatuz bere alderdikideekin eta euskal gizarte osoarekin zuzenean komunikatzeko inplementatu duen prozesuan.

Baina, WhatsApp Kanala zer da? Komunikatzeko espazio berri bat, berehalako mezularitza zerbitzuak aurtengo udazkenean abian jarri duena. Oso funtzionamendu erraza dauka: nahikoa da interesatuak WhatsApp aplikazioa irekitzea, ‘Novedades’ gune berrian sartzea eta ‘Canales´en bilatzea bere aukerako antolakuntza, enpresa edo pertsona. Bilatzen den espazioa behin lokalizatua, nahikoa da ‘Seguir’ aukerari ematea. Une horretatik erabiltzailea WhatsApp bidez jasoko ditu Kanalaren titularrak zabaldu nahi duen informazioa. EAJ-PNVri dagokionez, eskaintza honetan sartuko dira parlamentuetako ekimenak, elkarrizketak, bideoak, argazkiak, irudiak, deialdiak, kartelak, elkarrizketak, ekitaldiak, mitinak… edo Euskadiko alderdi nagusiak hartuko dituen erabakien zergatiak.

EAJ-PNVren WhatsApp Kanalera harpidetuko den pertsonak bere kontaktuekin eta WhatsApp taldeekin partekatu ahal izango ditu eduki guztiak, baina baita beste aplikazioetan ere. Halaber, emotikonoak erabiliz baloratu ahal izango ditu. Orain bai, WhatsApp Kanal hauek edukiak zabaltzeko tresna baino ez dira, eta erabiltzaileek ezin diete bidaltzailearen mezuei testu, argazki edo bideoekin erantzun.

EAJ-PNVren Kanalean sartzeko eta komunikazioak jasotzen hasteko zer egin behar ote den? Nahikoa da interesatuak bere telefonoan WhatsApp aplikazioa instalatuta izatea. Gainerakoa oso erraza da: esteka honetan baino ez da klikatu behar (edo helbide honetara sartu https://whatsapp.com/channel/0029Va8Vp1T2UPBGAcxMBz32). Behin Kanalean, zure telefonoan goiko aldean eta eskuinean agertuko zaizun ‘Seguir’ aukerari eman, gailu eramangarriaren goialdean eta eskumatara agertzen denari. EAJ-PNVren jarraitzaile zarela jakinarazteko mezua jasota, oso garrantzitsua da goialdean eta eskumara agertzen den kanpaitxoa klikatzea, jakinarazpenak jaso ahal izateko, besterik egin ezean isilarazita baitaude. Eta badago! WhatsApp Kanalak ‘Novedades’ atalaren barruan daude, txat, komunitate edo aplikazioaren konfiguraziorako sarbideen ondoan. Hor ere aurkitu ahal izango gaituzu, bilatzailean ‘EAJ-PNV’ idatziz.